Afganistango bandera
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
37.466.414
🔎
Azalera
652.230 km²
🏙️
Hiriburua
Kabul
📷
Argazkiak
ikusi

Afganistan Hegoaldeko Asia eta Erdialdeko Asiaren bidegurutzean dagoen estatu itsagabe eta menditsu bat da.

GEOGRAFIA-KOKAPENA

Estatu honek 652.864 kilometro koadro ditu. Mendebaldean Iran du mugakide, hegoaldean Pakistan, iparraldean Turkmenistan, Uzbekistan eta Tadjikistan, eta ipar-ekialdean Txina. Kabul da hiriburua eta hiririk handiena, 4.600.000 biztanle ditu. Hauek dira hizkuntza nagusiak: paxtuera, dari, balutxi, nuristan, pamir, pashayi, uzbekera, arabiera eta turkmenera.

ERLIEBEA

Hindu Kush mendigunea da nagusi, 6.000 metrotik gorako 100 gailur baino gehiago ditu, baina altuena Nowshak da, eta ia 7.500 metro ditu. Martxoan elurra urtzen hasten denean, ibaiei beraien emaria gehitzen zaie, eta udaberrian asko antzematen da, Wajanen izan ezik, Wajanen ibaiek abuztuan izaten dute emari handiena.

FLORA ETA FAUNA

Afganistanen 3.000 landare espezie daude, 128 ugaztun haragijale eta ez haragijale, 500 txori espezie eta hainbat narrasti, anfibio eta arrain. 7 animalia iletsu espezie daude, 28 haragijale mota, 37 saguzahar mota, 2 untxi mota, 34 urtxintxa mota eta desagertzeko zorian dauden sugeak jaten dituzten ahuntzak eta elurretako lehonabarrak.

HISTORIA

Inperio eta erresuma asko izan dira Afganistango lurretan agintea hartu dutenak. Gaur egungo estatu modernoaren hasiera markatu zutenak Hotak dinastia eta Durrani izan ziren. Milurtekoz milurteko, gaur egungo Afganistanen dauden hainbat hiri inperioen hiriburu izan dira, esaterako: Alexandria Oxuskoa, Baktra, Kapisi, Kabul, Sigal, Herat, Zaranj, Kunduz, Firozkoh, Ghazna, Binban eta Kandahar.