Txikipedia:Bidaia

Bidaia pertsonak toki batetik beste toki batera joatea da. Bidaiak egiteko garraioak erabiltzen ditugu. Bidaia egiten duen pertsona bidaiaria deitzen da.

Disneyland

Arrazoi desberdinak egon ahal dira bidaia bat egiteko. Gaur egun, lana edota ikasketen ondorioz, jende askok bidaiak egiten dituzte. Familiari, lagunei… bisitak egiteko ere bidaia asko egiten dituzte pertsonek. Beste askok, osasun-arazoen ondorioz bidaiak egiten dituzte, adibidez, atzerrian eskura dagoen medikamentu baten bila joateko. Aisialdian egiten diren bidaiak ere, garrantzia handia dute. Pertsona askok turismoa egiteko bidaia desberdinak egiten dituzte, adibidez, ume asko udan Disneylandiara joaten dira.

Denboran zehar bidaiak egitearen arrazoiak gehitu egin dira. Gaur egun turismo asko egiten da eta, adibidez, XVII. mendean, turismoa jende multzo murriztu batek (dirudunek) baino ezin zuen egin.

BIDAIATZEKO MODU DESBERDINAK:
Bidaiatzeko era desberdinak daude. Zerutik egin ahal ditugu bidaiak, hegazkinez, helikopteroz… Ozeanoetatik, erreketatik eta itsasoetatik ere egin ahal ditugu bidaiak, itsasontziz, itsaspekoz… bestalde, ohikoena lurretik bidaiatzea da; autoz, trenez, autobusez…