Txikipedia:Eminem

Eminem kontzertu batean

Marshall Bruce Mathers III, Eminem edota Slim Shady izenaz ezagutua (EMINƎM logoarekin), rapero, produktore diskografiko eta aktore estatubatuar bat da. 1972ko urriaren 17an jaio zen St Josephen, [[Missouri}}n. Bere izen artistikoa bere Marshall Mathers izen-abizenen inizialak elkartuta sortu zen: M&M. 3 alaba ditu; Hailie Jade Scott Mathers, Withney Scott Mathers eta Alaina Mathers.

Biografia

Saint Josephen jaio zen, Missourin. Bere jaiotzatik gutxira, bere aitak familia bakarrik utzi zuen. 15 urte arte, Mathers eta bere ama herri askotara joan ziren bizitzera; ala nola, St. Joseph, Savannah, eta Kansas City, Warren, Michiganera ailegatu aurretik. Hip-Hop-az interesatzen hasi zen eta rap inprobisatuak egiten hasi zen 14 urterekin <<M&M>> izenarekin. Lincoln High School ikastolan izena emana zuen baina Osborn High Schooleko freestayl-etan parte hartzen zuen. 9. maila 3 aldiz suspenditu ondoren, eskola eta ikastea ez zitzaiola gustatzen konturatu zen eta 17 urterekin utzi egin zuen;sukaldari lanetan hasi zen.

Musika-lanaren hasiera

Bere karrera 1988an hasi zen baina 1999. urtean egin zen ezaguna, bere The Slim Shady LP albumarekin. Hurrengo albuma, The Marshall Mathers LP historia osoko hip-hop estiloko albumik salduena izan zen. Honekin batera, nabarmentzen joan zen, berak sortutako seilu diskografiko batekin, [[Shady Records}} izenekoa eta horrela, bere taldea D12 izenekoa ezaguna izatera eraman zuen.The Marshall Mathers LP eta bere hirugarren albumak, The Eminem Show, sari batzuk irabazi zituzten Grammy-etan 2001 eta 2003 urteetan, baita Oscar bat Lose Yourself singelarekin, 8 Miles pelikulakoa, nok bera pertsonai nagusia izan zen. 2005ean bere lehenengo bira handia egin zuen, Encore albumarena. Urte batzuk beranduago, bostgarren eta seigarren albuma atera zituen Relapse izenekoa, 2010eko ekainaren 22an Recovery atera zuen, eta 2013an The Marshall Mathers LP 2. Oraim, 2017 eta 2018an Revival eta Kamikaze albumak atera ditu.Eminemek 200 milioi album baina gehiago saldu ditu, historian album gehien saldu dituen raperoa izaten bihurtuz eta 2000. urtean salmenta gehien edukitako abeslaria izaten. Gainera Top 100 abeslari hoberenetan Eminem 82. postuan geratu zen.Osotara, D12 taldearekin egindako lanak kontatuta, Billboarden lehenengo postuan egon diren 8 album lortu ditu.