Gizotso mozorroa.

Gizotsoa gauean otso bihurtzen den gizakia da. Gizotsoak kondaira edo elezaharretako pertsonaiak dira, eta ez errealak. Hala ere, mundu guztiko jendeak gizotsoengan sinetsi du antzinarotik. Pertsona batzuek uste izan dute gizotsoak direla. Nahasmendu mental bat izaten da, likantropia izena duena.

Zer dio kondairak?

Behin eguzkia ezkutatu ondoren, esan izan ohi da gizotsoak gizaki izatetik otsoen antzeko izakiak izatera pasatzen direla. Gaua ehizatzen eta gizakiak edo beste animaliak jaten pasatzen dute. Gizotsoa otso forman dagoela zauritzen bada, zauriak agerikoak izango dira gizaki itxurara itzuli ondoren.

Istorio batzuen arabera, gizotsoak ilargi beteko gauetan bakarrik  pasatzen dira gizaki izatetik otso izatera. Beste batzuek aldiz diote gizotsoak nahi dutenean alda daitezkeela itxuraz. Gizotso batek gizaki bati hozka egiten badio, pertsona hori gizotso bihur liteke ere kontatzen da.

Kondairak nondik datoz?

Antzinako Grezia eta Erroman eta baita Europa zaharreko hainbat lekutan ere kontatu ohi ziren gizotsoen inguruko istorioak. Asian, Afrikan eta otsoak ohikoak ez ziren lekuetan, lehoi, tigre, hiena, hartz edo bestelako animalia basatiak bihurtzen ziren gizakien istorioak kontatu ohi zituzten.

Frantzian, XVI. mendean, jende askori leporatu zioten gizotso izatea. Horietako asko exekutatuak izan ziren.

XX. mendean, gizotsoak ohiko pertsonaiak bihurtu ziren beldurrezko pelikuletan. Gizotsoen film ospetsuenak The Wolf Man (Otsogizona) (1941) eta An American Werewolf in London (Amerikar otsogizon bat Londresen) (1981) dira. Gizotsoak pelikuletan eta fikzioan agertzen joan ziren 2000ko hamarkadaren hasieran ere. Adibidez, Twilight film eta liburu saga ospetsuak gizotsoen eta banpiroen arteko gatazka erakusten zuen.