Datuak, labur | |
🏴 Lurraldea | Gipuzkoa |
---|---|
👨👨👦👦 Biztanleak | 16.887 |
🔎 Azalera | 28,63 kilometro koadro |
🌄 Altuera | 16 metro |
Hondarribia Gipuzkoako udalerri bat da. 17.049 biztanle ditu.
Geografia
Hegoaldean Irun udalerria dauka, eta parez pare Hendaia (Lapurdi).
Hiru herri hauek Txingudi badian kokatuta daude. Badia horretan itsasoratzen da Bidasoa ibaia, eta hantxe dago Gipuzkoa eta Lapurdiren arteko muga. Baita espainiar eta frantziar estatuen muga ere.
Auzo hauek ditu: Akartegi, Amute-Kosta, Arkolla, Gornutz, Jaitzubia, Mendelu, Puntalea eta Ziminaga.
Herrigunean ere bi zati desberdintzen dira: batetik, harresien barruan dagoen alde zaharra. Bestea, portua.
Historia
1203. urtean Gaztelako erregeak hiri-gutuna eman zion Hondarribiari. Baina aurretik ere egon zen herrixka bat bertan, Nafarroako erresumaren barruan.
Demografia
2019an 16.937 biztanle zituen.
Politika
2019ko udal hauteskundeen ondoren, Txomin Sagarzazu aukeratu zuten alkate.
Euskara
2016an herritarren %63,71 euskalduna zen.
Kultura
Irailaren 6tik 11ra bitartean Guadalupeko jaiak ospatzen dira eta egun handia 8an da.
Eraikin garrantzitsuak
- Gaztelua. XVI. mendekoa.
- Jasokundeko Andre Maria eliza. XV. mendekoa.
- Guadalupeko baseliza. XVIII. mendekoa.
- Zuloaga jauregia. XVIII. mendea.
- Harresia
Hondarribiar ezagunak
- Txomin Artola (1948), abeslaria
Argazki galeria
- Jasokundeko Andre Mariaren eliza
- Guadalupe baseliza
- Txalupak portuan