Txikipedia:Iparrorratz

Iparrorratza. Iparra seinalatzen duen orratz zatiak kolore berdea du muturrean.

Iparrorratza iparra seinalatzen duen tresna bat da.
Kutxa biribil txiki bat izaten da, barruan orratz bat duena: orratzaren punta iparraldera begira egoten da beti.
Orratza imanduta egoten da eta Lurraren ipar magnetikoa seinalatzen du geldirik dagoenean.
Iparrorratzak orientatzeko erabiltzen dira; hau da, iparraldea eta beste puntu kardinalak non dauden jakiteko.