Txikipedia:Josefina Bolinaga

Josefa Purificación Bolinaga Ugarte, ezagunago Josefina Bolinaga gisa, idazle eta poeta bizkaitarra. Batez ere haur literaturaren lanak idatzi zituen. Haren bizitzari buruzko datu asko ez dira ezagutzen. Frankismoaren errepresioa eta zentsura pairatu zituen.

Biografia

Josefina Bolinaga Balmasedan jaio zen eta bertako San Seberino elizan bataiatu zuten. Gurasoak Valentin Bolinaga eta Ines Ugarte ziren. Idazle gisa lehen urtetan poesia landu zuen, 1925ean eta 1927an hurrenez hurren bi liburu argitaratuz. Ondoren, haur literaturan aritu zen, bereziki ipuinak. 1932an Literatura Sari Nazionalaren hirugarren saria eskuratu zuen eta 1934an lehenengoan Amanecer liburuarekin. Halaber, hedabide desberdinetan bere ipuinekin kolaboratzen ari zen, batez ere Blanco y Negroren Gente Menuda gehigarrian; gehigarri berean Elena Fortún eta Gloria de la Pradaren lanak plazaratu ziren. Garai horretan argitaratutako ipuinekin Cuévano de aventuras argitaratu zuen 1935ean.

Gerra Zibila ondoren Bolinagaren Amanecer liburua, eskoletan erabiltzen zena, debekatua izan zen. Idazlea Bizkaiko Aldundiarengana joan zen laguntza eske, bere liburuak erostea eskatzen zien, baina oso erantzun kaskarra jaso zuen

Sariak

1932: Literatura Sari Nazionaletan hirugarren saria.1934: Literatura Sari Nazionala.1952: Kazetaritza eta Literaturaren Karmengo Ama Birjina saria.