Kobazulo hau bezalako leku itxiek sor dezakete klaustrofobia.

Klaustrofobia leku txiki, estu edo itxietan egoteak pertsona batzuei eragiten dien beldur edo izua da.

Honelako lekuek eragiten dute klaustrofobia: igogailuek, tunelek, hegazkinek, kobazuloek, komunek, diskotekek, zinema-aretoek, etab.

Klaustrofobia dutenak oso urduri jartzen dira horrelako lekuetan; arnasestuka eta izerditan hasten dira, eta lehenbailehen atera beharra sentitzen dute.