Txikipedia:Maurizio

Maurizioko bandera

Maurizio

Maurizio Afrikako hego-ekialdean kokatzen den uharte estatu bat da. Bere hiriburua Port Louis da.

Geografia

Indiako ozeanoan dago. Madagaskarretik ekialdera 900 kilometrora dago. Maskareinetako uharteetako bat da. Uharte nagusiak 1865 km² ditu zabaleraz, estatuaren %90a da. Uharte bolkanikoa da. Lekurik altuena Piton de la Petite Riviere Noire da, 828 metro neurtzen du.

Klima

Klima tropikala du. Negua maiatzetik azarora arte da, denboraldi lehorra da. Uda azarotik maiatzera arte da, euritsua da. Zikloiak egon ahal dira.

Ekonomia

Maurizio irlertako azukre kanabera

Azukre-kanabera tradiziozko ekoizpen garrantzitsua da, nekazaritzarako lurraren %90a horretara bideratzen da. Kanpoko ordainsarien %25a azukre-kanaberatik dator. Turismoa da, gaur egun, ekonomiaren beste zutabea. Milaka turista heltzen dira Maurizio uharteetara, horretarako, ehun bat hotel daude uhartean.