Udane Ostolaza

Harri-jasotzailea

Udane Ostolaza Etxabe (Orio, Gipuzkoa, 2005eko irailaren 11harri-jasotzailea da.[1]

Udane Ostolaza

Bizitza
JaiotzaOrio2005eko irailaren 11 (18 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaJoseba Ostolaza
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakharri-jasotzailea
udaneostolaza.com

Biografia

Harri-jasotzaile familian sortu zen Udane. 7 urte zituela, aitaren (Joseba Ostolaza) eta aitonaren (Agustin Ostolaza) argazkiak ikusi, eta harria jasotzeko gogoa sartu omen zitzaion. Emakume erreferente bat ere izan zuen, garai hartan plazaz plaza hainbat errekor ezarri  zituena: Idoia Etxeberria Ikutza herrikidea.[1] Harriak jasotzen ia jolas moduan hasi eta gaur egun haren pasio bihurtua da.[2]

Harri-jasotzaile ibilbidea

Hainbat erakustaldi egin ditu bere harri-jasotzailei ibilbidean zehar. Lorpenak ere ugari izan dira.

Lorpenak

  • 10 urterekin 20 kiloko harria jasotzea lortu zuen, Irunen.[2]
  • 13 urterekin 54 kiloko ingudea 2 aldiz jasotzea lortu zuen bi minututan, Otxandion.
  • 14 urterekin 63 kiloko harri kubikoa bizkarreratzea lortu zuen 2 aldiz 2 minututan eta 50 kiloko bola 7 aldiz 2 minututan. Bi markak Urrestillan ezarri zituen.
  • 14 urterekin 75 kiloko errektangularra hiru aldiz jaso zuen 2 minutuko txanda batean. Adin horrekin marka hori lortzen zuen lehen emakumea izan zen (2020ko otsailean Zarautzen).[3][4]
  • 15 urterekin, 85 kiloko errektangularra bi aldiz jaso zuen bi minutuko txanda bakarrean, 2021eko urtarrilean, Ribabellosan.

Erreferentziak

Kanpo estekak