Ufologia

Ufologia (ingelesezko UFO, Unidentified Flying Object lokuziotik) Objektu Hegalari Ezezagunei buruzko ikerketa egiten duen diziplina da, horretarako oinarritzat horien inguruko materialen azterketa, bestak beste, argazkiak, testigantzak, bideoak, radarrek jasotako gertaeren txostenak... Ikerketa horretatik fenomenoaren jatorriaren inguruko hipotesiak sortzen saiatu da sasi-zientzia hori. Mundu zientifiko ofizialak ez du zientziatzat jotzen diziplina hori.

OHE bati egindako argazkia.

Sarritan ufologiaren ikertzaileek modu espekulatiboan jokatzen dute, hasieratik objektu horien jatorri estralurtarra baieztatuz. Horietaz gainera, Objektu Hegalari Ezezagunekin zuzenean beste fenomeno eta gertaera misteriotsu asko lotzen dituzte:

Fenomeno hauetako asko ezin dira ondo azaldu baina Ufologiak ematen dizkien interpretazioak oso manipulatuak eta lerratiak izaten dira, nahiz eta tartean asmo oneko ikertzaileak egon ere badauden.

Ufologiak zabaldutako kasu ospetsuak

  • 1947: Ameriketako Estatu Batuetan. Kenneth Arnold pilotuaren begiztapena.
  • 1947: Ameriketako Estatu Batuetan. Roswell gertakaria.
  • 1952: Washington DC-n ezagutu zen horrelako objektuen begiztatze masiboa.
  • 1961: Betty eta Barney Hill bikote estatubatuarraren ustezko abdukzioa
  • 1976: Teherango gertaera (Iran).
  • 1980: Rendlesham Forest-eko (Britania Handia) gertaera.
  • 1989tik 1991ra gertatutako begiztatze masiboa Belgikan.
  • 1997: Phoenixen argiak (AEB).

Ufologiaren inguruko idazle ospetsuak

Ufologia Euskal Herrian

Ikusten denez ufologo ospetsu batzuk Euskal Herrian jaioak dira. Horrek, modu batez, sasi-zientzia horrek gure artean izan duen eragina erakusten du. Dena dela, Euskal Herrian ez dira begiztapen ospetsuak eman, nahiz eta kasuak gertatu. Batzuk aipatzeagatik hauexek jasoko ditugu:

Elkarteen artean ezagunena Adonai izenekoa izan zen. Bere gune nagusia Gasteizen zuen. Talde horrek garai batean Eugenio Siragusaren Fraternella Cosmicarekin lotura izan zuen baina denborarekin, italiarrarenak sekta itxura hartu zuenean, eten zuten lotura hori.

Euskal mitologiak markatutako inguruak askotan OHEak ikusteko toki egoki gisa aurkeztu egin dira.

Bestetik, fenomenoaren aurrean eszeptikoen mogimenduak indar handia izan du gure artean. Esaterako ARP- Sociedad para el Avance del Pensamiento Crítico izeneko elkarteak Gasteizen eman zituen lehenengo urratsak [3]. Horrelako elkarteek batzuetan oso joera gogorra erakutsi dute eta batzuetan sektariotzat hartu izan dira.[4]

Kanpoko loturak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ufologia

Kanpo estekak


Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.