Unai Aznar

txirrindulari nafarra

Unai Aznar Vijuesca (Cortes, 2002ko uztailaren 26a), txirrindulari nafarra da.Anaia gaztea Hugo ere txirrindularia da.

Unai Aznar
Bizitza
JaiotzaCortes2002ko uztailaren 26a (21 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia

Kirol ibilbidea

Unai Aznar zortzi urterekin hasi zen txirrindularitzan eta Kadete zein Junior mailan Burunda Txirrindulari Elkartean aritu zen[1],[2]. Tarte honetan bost garaipen lortu zituen, horien artean Iruñeko Itzuliko azken etapa dago. Emaitza onei esker, 2021ean Lizarte taldera pasatu zen, Kern Pharmaren filiala.

2022an, Aragoiko erlojupeko txapelketa eta Madrilgo Erkidegoko Itzuliko etapa bat irabazi zuen. Hurrengo urtean, Espainiako errepideko zein erlojupeko txapelketak eskuratu zituen[3]. Horretaz gain, San Pedro Sarian eta San Roman Sarian ere gailendu zen.

2024an Kern Pharma talde profesionalean arituko da.

Palmaresa

2019

2021

2022

  • Aragoiko erlojupeko txapelketa
  • Madrilgo Erkidegoko Itzuliko etapa 1
  • 2. Loinaz Proban
  • 3. Extremadurako Itzulian

2023

Taldeak

Amateurretan

Profesionaletan

Erreferentziak

Kanpo estekak