Ur Joko Arraun Taldea

Ur Joko Arraun Taldea Donibane Lohizuneko arraun taldea da. KAE-2 Ligan izandakoa, gorria da bere kolorea eta Ipar Haizea bere traineruaren izena. Gaur egun Lapurdiko Arraun Taldea osatu du probintziako beste arraun taldeekin batera.

Ur Joko Arraun Taldea
Sorrera1911
HerriaEuskal Herria Donibane Lohizune, (Lapurdi)
LehendakariaEuskal Herria Bixente Etxegarai
Entrenatzailea?
Patroia(k)?
Kolorea(k)          gorria eta zuria
Trainerua     Ipar Haizea
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
2023: Kontxaez
2023: Ligaez
Webguneawww.facebook.com
Oriako Traineru Jaitsieran, 2011an.

Tosta finkoan, mota guztietako kategorian hartzen du parte: bateletan, trainerilletan eta traineruetan.

Historia

1911an sortu zen tosta mugikorrean aritzeko. Hamarkada bat geroago trainerua atera zuten, Gipuzkoako traineruekin aritzeko.

1996an berriro trainerua lortu eta arraunari ekin zioten Gipuzkoako txapelketan. Ez du ordea jarraitasunik lortu eta hainbat urtetan lehorrean gelditu behar izan du. 2005ean Koxtaperen B taldearekin batera osatu zuen ontzia eta bi bandera irabazi zituzten. 2006. denboraldia izan zen trainerua atera zuen azken urtea.

2017 denboraldirako, Lapurdiko Arraun Taldearen sorreran parte hartu zuen, Angeluko Ibaialde arraun taldearekin batera, Iparraldeko arraunlariak traineru batean bateratuta lehiatzeko bidea izan zezaten.

Palmaresa

Antolaturiko estropadak

Elkarteak Donibane Lohizuneko Bandera antolatzen du.

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.