San Pedroko Bandera

traineru estropada

San Pedroko Bandera San Pedron antolatzen den estropada da. TKE Ligarako eta Euskotren Ligarako estropadan 2011etik aurrera Pasaiako Portuko Bandera antolatu izan da TKE Ligarako.

San Pedroko Bandera
Sorrera1992
HerriaPasai San Pedro, Gipuzkoa
AntolatzaileaSanpedrotarra Arraun Elkartea
Modalitatealerrokatua
Errekorra19:23:02 (Orio, 2010)
Garaipen gehienEuskal Herria San Pedro (10)
Azken ekitaldia2020
Irabazlea(k)Euskal Herria San Pedro

San Pedroko Bandera jokatzen jarraitu da, baina KAE Ligako estropada gisa.

Historia

80. hamarkadan sanpedrotarrek sanjuandarrekin batera Pasaiako Bandera antolatu ohi zuten baina 1990tik aurrera elkarte bien arteko desadostasunak zirela eta San Pedrok Pasaiako Bandera jokatzeari utzi eta bere estropada propioa antolatzea erabaki zuen. Lehenengo ekitaldia 1992koa izan zen Scania-Olaondo Bandera izenarekin.

2011 urtean Pasaiako Portuko Bandera abiatu zen eta ondoren babesle desberdinekin jokatu izan zen Sanpedrotarrak antolaturiko bandera, hala nola, Pasaiako Kaiko Agintaritzaren Bandera, La Caixa Bandera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bandera eta Adegi bandera. Bigarren taldea uretan izan denean San Pedrok Promozio estropada antolatu izan du KAE Ligan eta estropada hau da San Pedroko Banderaren palmaresari gehitzen zaiona. 2020an San Pedroren talde nagusia KAE Ligan ari denez, estropada ere liga horretakoa da.

Palmaresa

TKE Ligako estropada

UrteaIrabazleaBigarrenaHirugarrena
1992OrioSan PedroArraun Lagunak
1993San PedroOrioHondarribia
1994San PedroDonibaneko ArraunlariakHondarribia
1995San PedroDonibaneko ArraunlariakHondarribia
1996San PedroOndarroaDonibaneko Arraunlariak
1998San PedroZarautzGetaria
1999San PedroOrioAstillero
2000IsuntzaOrioAstillero
2001San PedroDonibaneko ArraunlariakUr Joko
2002San PedroZierbenaZarautz
2004ZarautzSan PedroDonostia Arraun Lagunak
2005ZumaiaZierbenaZarautz
2006San PedroIsuntzaOndarroa
2007OrioHondarribiaCastro Urdiales
2008UrdaibaiCastro UrdialesOrio
2009Castro UrdialesSan PedroOrio
2010OrioUrdaibaiTirán

KAE Ligako estropada

Bigarren taldea uretan izan denean San Pedrok Promozio estropada antolatu izan du KAE Ligan. 2011tik aurrera San Pedroko Banderaren palmaresari gehitzen zaio.

UrteaIrabazleaBigarrenaHirugarrena
2010SantoñaPortugaleteHibaika
2011GetariaBusturialdeaOndarroa
2012Orio BTrintxerpeDonostiarra B
2013Hondarribia BArkoteSan Pedro B
2014(Pasaiako Bandera)
2015Castro UrdialesHondarribia BSan Pedro B
2016(Pasaiako Bandera)
2017LapurdiSan Juan BHibaika
2018-19ez ziren jokatu
2020San PedroPedreñaGetaria

Garaipenak

  • Bandera guztiak batera hartuta:
TaldeaGaraipenakUrteak
San Pedro101993, 1994, 1995, 1996, 1998, 1999, 2001, 2002, 2006, 2020
Orio41992, 2007, 2010, 2012B
Castro Urdiales12009, 2015B
Isuntza12000
Zarautz12004
Zumaia12005
Urdaibai12008
Santoña12010
Getaria12011
Hondarribia12013B
Lapurdi12017

Ikus, gainera

Kanpo estekak