Usue Egia
Ilustratzailea
Usue Egia Fernandez de Retana (Durango, Bizkaia, 1992) ilustratzailea da, Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua. Arte Ederretako graduko ikasketak hasi zituen 2021/2022 ikasturtean.
Usue Egia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Durango, 1992 (31/32 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea |
Biografia
Txikitatik jakin zuen marraztea zela bere adierazpen-modua. Marrazkiaren hainbat arlotan lan egin du: marrazketa teknikoa, artistikoa, komikia, animazioetako ilustrazioa, etab. Bere tresna gogokoenak arkatza, errotuladoreak, eskanerra eta Adobeko programak izaten dira.[1]
Komunikazioko Gradua egin zuen 2011-2015era Euskal Herriko Unibertsitatean. 2016-2019ra Publizitate eta Harreman Publikoetako Gradua burutu zuen unibertsitate berean.
Lanak
- 2019an Martxoaren 8ko muralak diseinatu zituen Durangon.[2]
Argitalpenak
- Nik esaten dudalako (Denonartean, 2022) Ana Arribillaga-Usue Egia[3][4]
- Ura leporaino (Denonartean, 2022)
Sariak
- 2021 urtean Durango Sor(tzaileen) Leku beka irabazi zuen Usue Egiak Ustekabean, krak proiektuarekin literatura eta ilustrazioa atalean[5]. Proiektua liburu batean gauzatzeko helburua zuen, nobela grafiko edo komiki formatuan.[6] 2022ko udazkenean 'Ura leporaino' komikia argitaratu zuen Ustegabean krak - Usue Egia. (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).[Betiko hautsitako esteka]</ref>
Erreferentziak
Kanpo estekak
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna