V. urteko fructidorreko 18ko estatu-kolpea

V. urteko fructidorreko 18ko estatu-kolpea[1] Direktoriok egindako ekintza da, 1797ko irailaren 4an, Augereau jeneralak bultzatuta. Hauteskundeetan monarkikoek gehiengoa lortu ondoren, hiru direktorek - Paul Barras, Jean-François Rewbell eta Louis Marie de La Révellière-Lépeaux- coup d'état bat prestatu zuten militarren laguntzarekin.[2] Militarrek diputatuak atxilotu eta horietako 53 Cayennera erbesteratu zituzten. 42 egunkari itxi eta hauteskundeak baliogabetu zituzten. Errepublikanoen erreakzioa apaizetara ere hedatu zen.

V. urteko fructidorreko 18ko estatu-kolpea
Data1797ko irailaren 4a
Lekua Frantzia
EmaitzaErrepublikanoen garaipena
Gudulariak
DirektorioaAntzinakoen Kontseilua
Bostehunen Kontseilua
Buruzagiak
Jean-François Reubell
La Révellière
Lazare Hoche
François Barthélemy
Lazare Carnot
Boissy d'Anglas
Indarra
80.000 soldadu216 diputatu

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.