Vadoluengoko Ituna
Vadoluengoko Ituna Gartzea IV.a Remiritzek eta Ramiro II.a Aragoikoak sinatutako hitzarmena izan zen. Vadoluengon izenpetu zen, egungo Zangozatik gertu, 1135eko urtarrilean, Orti Gartzeitz Caxalen lanari esker. Itunean Gartzea Remiritzek onartu zuen Ramiro II.aren basailu izatea, Iruñeko errege izatearen truke. Horrezaz gainera, "Gartzearen aita" titulua eman zitzaion Ramirori. Ramiro fraidea zenez gero, hura hil ondoan Aragoiko Erresuma bere eskuetara igaroko zela espero zuen Gartzea Remiritzek.[1][2] Itunak ez zuen luze iraun, Ramiro II.ak Ines Poitoukoarekin ezkondu eta Petronila Aragoikoa jaio zelako.
Erreferentziak
Bibliografia
- Elizari Huarte, Juan Francisco. (1993). Historia Ilustrada de Navarra. Iruñea: Diario de Navarra ISBN 84-604-7413-5..
- Sesma Muñoz, J. Ángel. (1980). Aragón en su historia. Zaragoza: Caja de Ahorros de la Inmaculada. ISBN 84-500-3905-3..
Kanpo estekak
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna