Valentina Sampaio

brasildar modeloa

Valentina Sampaio (Aquiraz, Ceará, Brasil, 1996ko abenduaren 10a) brasildar modeloa da.[1][2]

Valentina Sampaio
Bizitza
JaiotzaAquiraz1996ko abenduaren 10a (27 urte)
Herrialdea Brasil
Jarduerak
Jarduerakmodeloa eta aktorea
Altuera177 zentimetro

IMDB: nm9544455 Rottentomatoes: celebrity/valentina_sampaio
Facebook: valentts Instagram: valentts Edit the value on Wikidata

Biografia

Aquiraz hirian jaio zen eta nahiz eta gizon jaio, bere burua emakumetzat dauka. Sei neba-ahizpetatik bigarrena da. Aita arrantzalea du; ama, ordea, irakaslea.[3]

2017a oso urte oparoa izan zen Valentina Sampaiorentzat, hainbat moda-aldizkariren azaletarako posatu baitzuen. 2017ko martxoko Vogue Paris aldizkariaren, hots, Vogue moda-aldizkariaren frantziar edizioaren, azaleko protagonista izan zen.[4] Horregatik nazioarteko hedabideen interesa bereganatu zuen Vogue aldizkariaren azaleko protagonista izandako lehenengo pertsona transgeneroa izan zelako.[5] 2017ko martxoan ere L'Officiel aldizkariaren Brasilgo edizioaren azalean agertu zen. Horrez gain, uztaileko Elle Brasil eta Issue aldizkarietako azaletarako posatu zuen. Abuztuan Vogue aldizkariaren Alemaniako edizioaren azalean agertu zen.

Filmografia

Filmak

UrteaIzenburuaPertsonaiaOharrak
2017Berenice ProcuraIsabelle Deluxe

Telebista

UrteaIzenburuaPertsonaiaOharrak
2017A Força do QuererBere burua
2018O Sétimo GuardiãoMachadoren fantasia-modeloa

Erreferentziak

Kanpo estekak