Valierri

Valierri[1] (arabieraz: ولاية‎, wilāya, pluralez wilāyat, wilayat; urduz eta persieraz: ولایت‎, velâyat; turkieraz: vilayet) herrialde musulman batzuen azpibanaketa administratiboa da. Kalifa-herriko eta Otomandar Inperioko antzinako probintzien izena zen. Hitza "probintzia" moduan itzuli ohi da, eta baita "gobernazio" moduan ere. W-l-i arabiar hitzetik dator, euskaraz "gobernatu" esan nahi duena: Vali (wāli) batek valierria gobernatzen du. Valierriak, kalifa-herriaren azpian izanda ere, ia subiranoak ziren.

Herrialde askotan daude valierriak, hala nola Aljerian, Marokon, Tunisian, Sudanen, Omanen eta Mendebaldeko Saharan.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.