Vicenç Albert Ballester
Vicenç Albert Ballester i Camps (1872ko irailaren 18a, Bartzelona – 1938ko abuztuaren 15a, El Masnou) kataluniar ekintzaile independentista eta errepublikar bat izan zen. Gaur egun aski ezaguna eta Kataluniako independentziaren ikur den Estelada banderaren diseinatzaile eta hedatzailetzat jotzen da.
Vicenç Albert Ballester | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1872ko irailaren 18a |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | El Masnou, 1938ko abuztuaren 15a (65 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | marinela eta politikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Unió Catalanista Q8207352 |
Merkatal itsasgintzan pilotu gisa lan egina, lanbidea laga eta kataluniar nazionalismoaren aldeko ekintzaile izan zen. 1898 aldera Kuban bizi zen, bertako independentzia prozesuaren lekuko zuzena izanez. Bertan ikasitako gauza ugari Kataluniara ekarri eta kataluniar independentismoaren osagai gisa gehitu zituen, tartean Kubako banderaren izarra Kataluniako banderari gehitu zion, Kataluniako Errepublika eta independentziaren ikur gisa.
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna