Vicente Carpintero

Zierbenako patroia

Vicente Carpintero Maruri (Zierbena, 1978ko urtarrilaren 1a) traineru estropadetako patroia da.

Vicente Carpintero
Bizitza
JaiotzaZierbena1978ko urtarrilaren 1a (46 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

Kirol ibilbidea

Bere herriko Zierbena Arraun Elkartean hasi zen 2006 urtean baina 2011 urtean egin zuen debuta traineruaren txopan. 2014an TKE Ligako patroi onenaren saria eskuratu zuen, orain arteko garaipenik handiena. 2016an Portugaletek fitxatu zuen baina ez zuen zorterik izan, taldeak maila galdu baitzuen. 2017an Urdaibairekin estropada ugari irabazi zituen eta 2018an Kaikuk fitxatu zuen eta hiru denboraldi egin zituen bertan.

2021ean ez zen arraunean aritu eta 2022an itzuli zen, oraingoan Santurtziren txopara eta 2023an Arkotera.

Taldeak

TaldeaUrteak
Zierbena2000-2015
Portugalete2016
Urdaibai2017
Kaiku2018-2020
Santurtzi2022
Arkote2023

Palmaresa