Victoria Anna Perea

Espainiako lehen probeta umea

Victoria Anna Perea Sánchez (Bartzelona, 1984ko uztailaren 12a) Espainian in vitro ernalketa bidez jaio zen lehen umea izan zen, Europako laugarrena eta munduko seigarrena.[1][2][3][4]

Victoria Anna Perea
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVictoria Anna Perea Sánchez
JaiotzaBartzelona1984ko uztailaren 12a (39 urte)
Herrialdea Katalunia
Jarduerak

Biografia

Perea 1984ko uztailaren 12an jaio zen zesarea bidez, 37 asteko haurdunaldian, Bartzelonako Dexeus Institutuan.[5] 2,470 kilo pisatu zituen jaiotzean. Gurasoak María Dolores Sánchez eta Ricardo Perea dira.[6] Bigarren izena, Anna, bere 'ama zientifikoaren', Anna Veigaren, omenez hautatu zuten.[7]

Ernalketa taldea

Perea sortzea ahalbidetu zuen talde medikoa Anna Veiga biologoak zuzentzen zuen. Laguntza bidezko ugalketan aitzindari izan ziren Anna Veiga biologoa, Giza Ugalketaren eta Enbriologiaren Europako Elkarteko (ESHRE) lehendakaria izatera iritsi zena, eta Pere Nolasc Barri ginekologoa, Dexeus Institutuko Giza ugalketaren burua .[2][8][3][9][5] Espainiako lehen probeta haurra ernatu eta jaiotzean, Dexeus Institutuko ugalketako 15 espezialista baino gehiagoko talde batek hartu zuen parte.[10]

Aintzatespenak

  • 2017an, "Fundación Dexeus Salud de la Mujer" XIII. saria jaso zuen Bartzelonan Louise Joy Brownekin, munduko in vitro ernalketa bidez jaiotako lehen umearekin batera.[11][12]

Erreferentziak

Kanpo estekak