Wǒ Búshì Pān Jīnlián
Wǒ Búshì Pān Jīnlián (txineraz: 我不是潘金莲; eusk. 'Ez naiz Madame Bovary') 2016. urtean Feng Xiaogangek zuzendutako filma da, Liu Zhenyunen izen bereko eleberrian oinarrituta.
Wǒ Búshì Pān Jīnlián | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2016 |
Izenburua | 我不是潘金莲 |
Jatorrizko hizkuntza | txinera |
Jatorrizko herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 137 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | I Am Not Pan Jinlian (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Feng Xiaogang (en) |
Gidoigilea(k) | Liu Zhenyun (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Edizioa | William Chang |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Du Wei (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Pekin |
Donostiako Zinemaldiko 64. edizioaren Sail Ofizialen aurkeztu eta Urrezko Maskorra irabazi zuen.[1]
Istorioa
Li Xuelianek eta bere senarrak Qin Yuhek dibortzio faltsu baten itxurak egingo dituzte, bigarren apartamentu bat lortzeko. Sei hilabete geroago, ordea, Quin beste emakume batekin ezkonduko da. Lik, suminduta, demanda bat jarriko dio, baina galdu egingo du, dibortzioa lege-prozeduren araberakoa izan baitzen. Gainera, eztei-gauean Li ez zela purua salatuko du Qinek. Hamar urte geroago, Li, ez bere ezkontza ez bere izen ona lehengoratzea lortu ez duelarik, hiriburura joango da, Herriaren Biltzar Nazionala ospatzen ari direnean, inoiz izan ez duen semea aitzakia hartuta abiarazia duen hamar urteko periplo zentzugabea burutzeko.[2]
Aktoreak
- Fan Bingbing: Li Xuelian
- Zhang Jiayi: magistratua
- Yu Hewei
- Dong Chengpeng: Wang Gongdao
- Guo Tao: Zhao Datou
Erreferentzia
Kanpo estekak
- IMDb-ko fitxa (Ingelesez)
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |