Wabash (ibaia)

Wabash ibaia» orritik birbideratua)

Wabash (ˈwɔːbæʃ ahoskatua) Estatu Batuetako ibaia da, Ohio ibaiaren adar nagusienetariko bat dena. 810 kilometroko luzera[1] eta 103.500 km²ko arroa ditu.

Wabash (ibaia)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera960 km
Geografia
Map
Koordenatuak40°21′07″N 84°45′57″W / 40.351991°N 84.765795°W / 40.351991; -84.765795
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Ohio
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera83.600 km²
Arro hidrografikoaWabash River basin (en) Itzuli
Ur-emaria1.001 m³/s
Bokalea
()
Ohio ibaia
Artikulu hau ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Wabash».

Administratiboki, ibaia Illinois — Edwards, White, Crawford, Wabash eta Lawrence konderriak —, Indiana — Huntington, Wabash, Cass, Fountain, Gibson, Posey, Knox, Sullivan, Vigo, Vermillion, Parke, Warren eta Tippecanoe konderriak — eta Ohio -Mercer konderria- estatuetatik igarotzen da.

Wabash ibaia Indiana estatuko ibaia da, eta Paul Dresserren On the Banks of the Wabash, Far Away (euskaraz: «Wabash ibaiaren ertzean, urrun») abestiaren gaia.

Historia

Wisconsin glaziarra duela 14.000 urte urtu zenean, urtzearen uren zati batek Maumee aintzira proglaziala osatu zuen, Erie aintziraren aurrekoa. Azkenik, urtzeak Fort Waynetik (Indiana) gertu zegoen glaziar mutur bat gainditu zuen eta Maumee Torrenten hego-mendebalderantz drainatu zuen hondamenez. Uholdeak Wabash ibaiak gaur egun erabiltzen duen alubioi-haran handia zizelkatu zuen.

«Wabash» izena «Ouabache» ibairako toponimo frantsesaren transkripzio ingelesa da. Merkatari frantsesek ibaiari Miami amerindiarrek ibaiari ematen zioten izenaren arabera deitu zioten, «waapaahšiiki» (euskaraz: «distira egiten duen zuria»). Izenak ibaiaren argitasuna islatzen du Huntington konderrian (Indiana), non ibaiaren hondoa kareharrizkoa den.[2] Bitxikeria historiko bat da hori, gaur egun ibaiaren hondoa jada ez baita ikusten, urak duen nekazaritza-kutsadura eta sedimentazioa direla eta.

Erreferentziak

Kanpo estekak