Wahhabismo

Wahhabismoa (arabieraz: وهابية‎‎Wahhābiya(h) edo Wahhabi misioa (arabieraz: الدعوة الوهابية‎‎ad-Da'wa al-Wahhābiya(h)) Islamaren korronte nagusia den sunnismoaren azpi-sekta erlijioso fundamentalista bat da. Deskribapen ezberdinak egin izan dira euren ideologiaren inguruan, eta euren jarraitzaileen arabera "ultrakontserbadoreak"[1], "fundamentalistak"[2], "puritanoak"[3][4] eta "monoteismoa puroa berrezartzeko" mugimendua dira[5]. Euren aurkarien arabera "mugimendu sektario aldendu" bat, "sekta gaizto" bat[6] eta Islamaren distortsioa dira[5]. Wahhabi batzuek euren burua Salafi edo muwahhid deitzea nahiago dute[7][8][5].

Muhammad Ibn Abd Al-Wahhab (1703-1792) erreformatzaileak sortua XVIII. mendean[9], saudien dinastiarekin zuen harremanagatik zabaldu zen eta gaur egun Saudi Arabiako musulmandarren artean eragin handia du.[10]

Lege islamdarrak aplikatzeko orduan duen zorroztasunagatik eta zabaltzeko nahiagatik nabarmentzen da. Saudi Arabiako petrolio putzuek emandako dirutzei esker[11], wahhabismoak zabalkunde nabarmena izan du azken hamarkadetan[12].

Erreferentziak

Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak