Whitney Wolfe Herd

estatubatuar enpresaburua eta ekintzailea

Whitney Wolfe Herd (Salt Lake City, Utah, AEB, 1989ko uztailaren 1a) estatubatuar enpresaburua eta ekintzailea da.[1]

Whitney Wolfe Herd

Bizitza
JaiotzaSalt Lake City1989ko uztailaren 1a (34 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaSouthern Methodist University (en) Itzuli
Judge Memorial Catholic High School (en) Itzuli
(2003 - 2007) high school diploma (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua, pertsona ospetsua eta ekintzailea
Enplegatzailea(k)Bumble (en) Itzuli
Jasotako sariak

IMDB: nm7617070 Facebook: whitney.wolfe.50 Twitter: wlwolfe Instagram: whitwolfe LinkedIn: whitney-wolfe-herd-1791a299 Edit the value on Wikidata

Biografia

Salt Lake Cityn jaio zen, Utahn, 1989an.[2] Nazioarteko Harremanak ikasi zituen Hegoaldeko Unibertsitate Metodistan.[2] Sustatu zuen lehen proiektua banbu organikoko poltsak saltzea izan zen, irabazi asmorik gabe, eta gero arropa sorta bat sortu zuen bidezko merkataritzaz kontzientziatzeko.[2]

Bumbleren zuzendari exekutiboa da, eta Tinder hitzorduen aplikazioaren sortzaileetako bat. Bumble sortu zen Badooren sortzailea Wolfe Herderekin harremanetan jarri zenean, hitzorduen plataforma bat sortzeko, eta harekin elkartu zen 2011n.[3] Forbes-en arabera, $1 mila milioi dolar baino gehiago balio du konpainiak.[4]

2021ean, Estatu Batuetako burtsan aritzen zen enpresa bateko CEO gazteena bihurtu zen.[2]

Aintzatespenak

  • 2014. urtean teknologian eragin handiena izan zuten 30 emakumeetako bat izendatu zuten .
  • 2016. urtean, Elle aldizkariaren teknologiako emakumeetako bat izendatu zuten.
  • 2017an eta 2018an Forbesek 30 urte baino gutxiago dituen 30en arteko zerrendan sartu zuen.[5][6] Gainera, Inc-eko 15 emakume ekintzaileetako bat izendatu zuten 2017an, eta Forbes, Fast Company[7] eta Wired Erresuma Batuko azaletan egon da.[8][6][9] 
  • 2018ko apirilean, Time 100 zerrendan agertu zen.[10] 2021eko otsailean, munduko aberatsik gazteena bihurtu zen. Ez da batere ohikoa, munduko 500 dirutza handienen %5 baino ez baitago emakumeen esku.[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak