Willard Van Dyke

Willard Van Dyke (Denver, Colorado, 1906ko abenduaren 5a - 1986ko urtarrilaren 23a) estatubatuar argazkilaria eta zinemagilea izan zen.

Willard Van Dyke

Bizitza
JaiotzaDenver1906ko abenduaren 5a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaJackson (Tennessee)1986ko urtarrilaren 23a (79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, film-zuzendaria, argazki-zuzendaria, zinemagilea, producer (en) Itzuli eta errealizadorea
Lantokia(k)Ameriketako Estatu Batuak
Enplegatzailea(k)Purchaseko New Yorkeko Unibertsitate Publikoa
Jasotako sariak

IMDB: nm0886757 Allocine: 44569 Allmovie: p115063 Edit the value on Wikidata

Ikasketak Berkeleyko (Kalifornia) Unibertsitatean egin zituen. Aprendiz gisa hasi zen Edward Westonen lantegian eta adiskide batekin galeria-estudio bat zabaldu zuen Oaklanden. Ansel Adams eta Edward Westonekin f/64 taldearen sorreran parte hartu zuen. Talde hori argazkilaritza puruaren aldekoa zen. Zuri beltzeko lanetan maisutasun handia erakutsi zuen. Sail horretan aipagarriak ditu Life eta Harper’s Bazaar lanak.

1940ko hamarkadaren hasieran, hainbat film dokumental egin zituen. Eguneroko bizitzako irudiak erakusten zituen horietan, herri txiki bateko bizitza, musikagile baten bizimodua edo gaur egungo arkitektura. 1943-1945 bitartean Van Dyke gerrako informazio bulegoko film saileko buru izan zen eta 1947. urtean film bat egin zuen Weston maisuari buruz. 1965ean New Yorkeko Arte Modernoko Museoko cinëma saileko arduradun izendatu zuten. Hogei urtez aritu zen zineman lanean eta ez zen argazkilaritzara itzuli 1975. urtea arte, Edward Westonen erakusketa handi bat antolatzeko. 1977an, ordea, kargu ofizialak utzi eta argazkilaritzari ekin zion.

Erreferentziak