Winona Ryder

aktore estatubatuarra

Winona Laura Horowitz, ezagunagoa Winona Ryder ezizenaz, (Olmsted konderria, Minnesota 1971ko urriaren 29a) aktore estatubatuarra da. Bere debuta Lucas filmean izan zen, 1986an, baina bere lehenengo paper garrantzitsua Lydiarena izan zen, Beetlejuice (1988) filmeko nerabe gotiko bat. Oscar sarira nominatuta egon da eta Urrezko Globo bat irabazia du.

Winona Ryder

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakWinona Laura Horowitz
JaiotzaWinona (Minnesota)1971ko urriaren 29a (52 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaLos Angeles
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
ingelesa
Hezkuntza
HeziketaAmerican Conservatory Theater (en) Itzuli
Petaluma High School (en) Itzuli 1989)
Hizkuntzakingelesa
estatubatuar ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, zinema ekoizlea, ahots-aktorea, karaktere aktorea, telebista-aktorea eta ekoizlea
Altuera1,61 metro
Lantokia(k)Los Angeles
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Winona Ryder
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa
kristautasuna

IMDB: nm0000213 Allocine: 5479 Rottentomatoes: celebrity/winona_ryder Allmovie: p62446 TCM: 167917 Metacritic: person/winona-ryder TV.com: people/winona-ryder
Facebook: WinonaRyder iTunes: 2024666 Last fm: Winona+Ryder Musicbrainz: 81fbaa16-9a5d-4391-bc25-6b66b16a2d3f Discogs: 617847 Allmusic: mn0002990789 Edit the value on Wikidata

2000 urtean Hollywood, Kaliforniako Ospearen pasealekuan izar bat jarri zuten bere izenarekin.

Bizitza pribatua

Winona Laura Horowitz jaio zen Winona izeneko herrian, Minnesotan. Aita judua du eta Winonak ere bere burua judutzat identifikatu izan du[1].

10 urterekin familia Kaliforniara aldatu zen, eta eskola jazarpena jasan zuen hango eskoletan, baita institutuan nerabetan jada bere lehen arrakasta, Beetlejuice, kaleratu ondoren ere[2].

Harremanak

Rob Lowe aktorearekin maitasun erlazio bat izan zuen bere karreraren hasieran, 1987an. Beranduago Christian Slater aktorearekin egon zen urte batetan zehar (1988-1989).

Bere harreman ospetsuena Johnny Deppekin izandakoa da, 3 urte iraun zituena (1990-1993). Erlazioan zehar, Johnny Deppek "Winona Forever" (Winona betiko) zioen tatuaje bat egin zuen besoan; banandu ondoren aldaketa bat egin zion "Wino Forever" (betiko mozkorra) esan zezan.

1994an Dave Pirner musikariarekin, Soul Asylum taldeko kidearekin, irteten hasi zen 1996ra arte. Matt Damon izan zuen bikote gisa 1998tik 2000. urtera arte, Gwyneth Paltrow aktoreak aurkeztu ondoren.

2000 hasieran Julien Rivas, Pete Yorn eta Beck abeslariekin irteten aritu zen. 2003an Jay Kay izan zuen bikote gisa, Jamiroquai-ko liderra. 2003-2004 bitartean Page Hamilton, Helmet metal taldeko abeslari eta gitarjolearekin egon zen.

2006an Henry Alex-Rubin zinema zuzendariarekin maitasun istorio labur bat izan ondoren, 2007an Blake Sennet-ekin, Rilo Kiley taldeko gitarjolearekin egon zen urtebete.

2011tik Scott Mackinlay Hahn moda diseinatzailea izan da bere bikotea, Rogan, Egan eta Loomstate marken kofundatzailea dena.

Atxiloketa

2001eko abenduaren 12an lapurretagatik atxilotua izan zen, Beverly Hills hirian, Kalifornian. 5500 dolar balio zuten diseinatzaile arropak eta osagarriak Saks Fifth Avenueko almazen batetik lapurtzea leporatu zioten. Azkenik, lapurtutakoa ordaintzea onartu zuen. Pasarte honetan zehar, legez kanpoko drogak kontsumitu zituela ere esaten da. Urte bat beranduago, 2002an, hiru urteko askatasun baldintzatua ezarri zitzaion, 480 ordu komunitate-lanean, 3700 dolarreko isuna, 6355 dolar lapurtutakoa itzultzeko eta tratamendu psikologikoa jasotzeko eskaera. 2004ko ekainaren 18an karguak deuseztatu zitzaizkion.

Lapurreta eta sei urte beranduago, lapurtzeagatik ez zela errudun sentitzen esan zuen, ez zuelako inor zauritu.

Filmagintza

UrteaFilmaPertsonaiaZinema zuzendaria
1986LucasRinaDavid Seltzer
1987Square DanceGemma DillardDaniel Petrie
1988BeetlejuiceLydia DeetzTim Burton
1969Beth KarrErnest Thompson
1989HeathersVeronica SawyerMichael Lehmann
Great Balls of Fire!Myra Gale LewisJim McBride
1990Welcome Home, Roxy CarmichaelDinky BossettiJim Abrahams
Edward ScissorhandsKim BoggsTim Burton
MermaidsCharlotte FlaxRichard Benjamin
1991Night on EarthCorkyJim Jarmusch
1992Bram Stoker's DraculaWilhelmina "Mina" Murray/ElisabetaFrancis Ford Coppola
1993The Age of InnocenceMay WellandMartin Scorsese
The House of the SpiritsBlanca TruebaBille August
1994Reality BitesLelaina PierceBen Stiller
Little WomenJosephine "Jo" MarchGillian Armstrong
1995How to Make an American QuiltFinn DoddJocelyn Moorhouse
1996BoysPatty VareStacy Cochran
Looking for RichardLady AnneAl Pacino
The CrucibleAbigail WilliamsNicholas Hytner
1997Alien: ResurrectionAnnalee CallJean-Pierre Jeunet
1998CelebrityNolaWoody Allen
1999Girl, InterruptedSusanna KaysenJames Mangold
2000Autumn in New YorkCharlotte FieldingJoan Chen
Lost SoulsMaya LarkinJanusz Kaminski
2001ZoolanderBeraBen Stiller
2002Mr. DeedsBabe Bennett/Pam DawsonSteven Brill
S1m0neNicola AndersAndrew Niccol
2003The Day My God DiedNarratzaileaAndrew Levine
2004The Heart Is Deceitful Above All ThingsPsikologoaAsia Argento
2006The Darwin AwardsSiriFinn Taylor
A Scanner DarklyDonna HawthorneRichard Linklater
2007The TenKelly LaFondaDavid Wain
Sex and Death 101Gillian De RaisxDaniel Waters
WelcomeCynthiaKristen Dunst
2008Water PillsCarrieBlake Soper
The Last WordCharlotte MorrisGeoffrey Haley
2009The InformersCheryl LaineGregor Jordan
Star TrekAmanda GraysonJ. J. Abrams
The Private Lives of Pippa LeeSandraRebecca Miller
Stay CoolScarlet SmithMichael Polish
2010Black SwanBethDarren Aronofsky
2011The DilemmaGeneva BackmanRon Howard
2012FrankenweenieElsa Van HelsingTim Burton
The LetterMartineJay Anania
The IcemanDeborah KuklinskiAriel Vromen
2013HomefrontSheryl MottGary Fleder
2015

Experimenter

Sasha Menkin MilgramMichael Almereyda
2018Destination WeddingLindsayVictor Levin

Telesailak

UrteaTelesailaPertsonaiaOharrak
2016 - 2021Stranger ThingsJoyce ByersUrrezko Globoetarako izendatua (Telesaileko emakumezko aktore onena - Drama)

Oscar Sariak

UrteaKategoriaFilmaEmaitza
1994Emakumezko aktore onenaren Oscar sariaLittle WomenIzendatua
1993Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar SariaThe Age of InnocenceIzendatua

Urrezko Globoak

UrteaKategoriaFilmaEmaitza
2016Telesaileko emakumezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - DramaStranger ThingsIzendatua
1993Emakumezko bigarren aktore onenaren Urrezko GloboaThe Age of InnocenceIrabazlea
1990Emakumezko bigarren aktore onenaren Urrezko GloboaMermaidsIzendatua

[3][4]

[5]

[6][7]

[8]

[9]

[10]

[11]

[12]

[13]

Erreferentziak

Kanpo estekak