Xemen I.a Gaskoiniakoa
Xemen I.a Lope[1] Baskoniako dukea (812-816)[2] izan zen, Luis Errukitsuak kendu arte.
Xemen I.a Gaskoiniakoa | |||
---|---|---|---|
812 - 816 ← Antso I.a Lope Gaskoiniakoa - Gartzea I.a Xemen Gaskoiniakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | VIII. mendea | ||
Heriotza | 816 (egutegi gregorianoa) ( urte) | ||
Heriotza modua | : guduan hila | ||
Familia | |||
Aita | Lope II.a Gaskoiniakoa | ||
Ama | Numabela Kantabriakoa | ||
Seme-alabak | |||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aristokrata |
Biografia
Hasieran, 781 inguru, Karlos Handiak Bordeleko konde (pagus Burdegalensis) izendatu zuen. Beharbada baskoia zen, balizko Gaskoniako dukea izan zen Adalriko edo Gaskoniako duke de iure izan zen Lope II.aren semea. Azkena aita bazuen, Antso I.a, Lope III.a Zentulo, eta Gartziaren anaia izango zatekeen.[3] Gartzea I.a eta Xemen II.a semeak zituen. nahiz eta aditu batzuk kontrakoa esan, ez zen Iruñeko Erresuma gobernatu zuen Semeno leinuaren aitzindaria. Batzuen ustez, arbaso frankoak zituen.[4]
Beste historialari batzuen arabera, berriz, Baskoniako dukearen aurkari izango zen 778. urtean, Karlomagnoren babesean (Bordeleko konde izendatu zuen), eta horrek ekarri omen zuen Orreagako Gudua (778).
Kargua kendu zionean, matxinotu eta Luis Errukitsuak Akizen hartu zuen mendean. Orduan, enperadoreak Pirinioak zeharkatu eta Iruñean finkatu zen[5]. Batuzen ustez, horrek esan nahi du Xemenen garaietan Baskoniako dukerria Pirinioz bestaldekoa izan zen.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Aurrekoa Antso I.a Lope Gaskoiniakoa | Baskoniako dukea 812-816 | Ondorengoa Gartzea I.a Xemen Gaskoiniakoa |