Xerpera

hizkuntza

Xerpera Nepalen eta Indiako Sikkim estatuan xerpek hitz egiten duten sino-tibetar hizkuntza da. Herrialde guztietako datuen arabera xerperak 168.800 hiztun inguru ditu.[1]

Xerpera
Datu orokorrak
Lurralde eremua Nepal
 India
Hiztunak168.800
UNESCO sailkapena2: kaltebera
Hizkuntza sailkapena
Sino-tibetar hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza
Alfabetoatibetar alfabetoa eta Devanagaria
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3xsr
Ethnologuexsr
Glottologsher1255
UNESCO1128
IETFxsr
Endangered
Languages Project

5690

Xerpera subjektu-objektu-aditz hurrenkeradun hizkuntza da.[2] Idazkerari dagokionez, bi sistema erabiltzen dira: devanagari eta tibetar alfabetoa. Gehiengoak sanskritoa oinarri duen devanagari idazkera hautatzen badu ere, eliteak tibetar alfabetoan oinarritutakoa nahiago du.[3]

Fonologia

Xerperak hurrengo kontsonanteak ditu:

Kontsonanteak
EzpainbikariakHorzkariakHobikariakHobikariondokoakSabaikariakBelarrakGlotalak
bakunakhasperendunakbakunakhasperendunakbakunakhasperendunakbakunakhasperendunakbakunakhasperendunak
Herskariakahoskabeakpt̪ʰʈʈʰk
ahostunakbɖg
Igurzkariaksʃh
Afrikariakahoskabeakt͡st͡sʰt͡ʃt͡ʃʰ
ahostunakd͡zd͡ʒ
Sudurkariakmnŋ
Hurbilkariakwlj
Dardarkari anizkunakr

Oinarrizko hiztegia

  • Thangbu? - Zer moduz?
  • Thuche"" - Eskerrik asko.
  • Las - Bai.
  • Hoshi - Ez.
  • Khyoro min kang hin? - Nola duzu izena?
  • Nye min Lhakpa hin - Lhakpa izena dut.
  • Khangba - Etxea.
  • Pala tang mama - Gurasoak.
  • Kitap - Liburua.
  • Cherwa - Euria.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak