Xu Zaozao

Xu Zaozao (1988) emakumeen ugaltze-eskubideen eta gorputzaren autonomiaren aldeko ekintzaile txinatarra da, bere obuluak izoztuta edukitzeko kanpaina egiten ari dena[1]. Pekingo ospitale batek Xu Zaozaoren obuluak izozteari uko egin ostean, auzitegira jo zuen 2019an, baina Pekingo auzitegiak ere uko egin zion bere eskaera asetzeari 2022ko uztailean. Bere kasua oso ezaguna da Txinan, non emakumeen eskubideak gero eta gai garrantzitsuagoa bilakatzen ari diren eta jaiotza-tasaren beherakadak kezka sortzen duen. 2023ko azaroan, BBCk 100 Emakumeen zerrendan sartu zuen[2].

Xu Zaozao
Bizitza
Jaiotza1988 (35/36 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Jarduerak
Jarduerakaktibista
Jasotako sariak

2018an, 30 urte zituela, Xu Pekingo ospitale publiko batera joan zen obuluak izozteari buruz galdetzera, geroago seme-alabak izateko aukera izan zezan. Baina hasierako azterketa baten ondoren esan zioten ezin zuela jarraitu ezkontza-ziurtagiririk gabe[3]. Gainera, ospitaleak argudiatu zuen obuluak izozteak osasun-arrisku batzuk ekartzen dituela, eta, beraz, obuluak izozteko zerbitzuak soilik halako laguntzarik gabe haurdun geratu ezin ziren emakumeentzat eskuragarri zeuden, eta ez osasuntsuentzat. 2019an, Xuk auzitegira jo zuen, ospitaleak bere eskubide pertsonalak urratu zituela esanez[4]. Xuk salatu zuen ospitaleak emakume ezkongabeak diskriminatzen zituela, obuluak izozteari uko eginez. 2019ko abenduanhasi zen epaiketa; dena den, obuluak izozteari dagokionez medikuntzaren, zuzenbidearen eta etikaren arteko elkarreraginaren ondorioz, epaileak ezin izan zuen erabakirik hartu. 2021eko irailean bigarren epaiketa pribatu bat egin zen. 2022ko uztailean auzitegiak baztertu zituen Xuren argudioak; hala ere, Xuk helegitea abiaraztea aukeratu zuen. 2023an, BBCren 100 Emakumeen zerrendan sartu zuten[5].

Erreferentziak

Kanpo estekak