Yonaguniera

Yonaguni uharteko jatorrizko hizkuntza

Yonaguniera (与那国物言/ドゥナンムヌイ Dunan Munui) Ryukyu uhartedian kokatzen den Yonaguni uhartean hitz egiten den hizkuntza bat da, Hego Ryukyuar motakoa.[1] Yaeyama hizkuntza gertuko hizkuntza du, antzekotasun aipagarriekin. Japoniar hizkuntza-politika zapaltzaileen ondorioz, hizkuntza ez da ofiziala eta ez dago aitortua, bertako erakundeek Yonaguni dialektoa izenaz izendatzen dute (与那国方言, Yonaguni hōgen). UNESCOk eginiko sailkapenaren arabera, yonaguniera da Japonia osoan zaurgarriena den hizkuntza. Egun laurehun bat pertsonak hitz egiten dute.[2]

Yonaguniera
与那国物言 — どぅなんむぬい — ドゥナンムヌイ
Datu orokorrak
Lurralde eremua Japonia
Hiztunak400 (2015)
OfizialtasunaInon ez
Eskualdea Okinawa Prefektura
UNESCO sailkapena4: arrisku larrian
AraugileaEz du
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Asian languages (en) Itzuli
japoniar hizkuntzak
ryukyuar hizkuntzak
hego ryukyuar hizkuntzak
Macro-Yaeyama languages (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza eta hizkuntza eranskaria
Alfabetoakanjia, kana, Katakana eta Hiragana
AurrekariaProto-Yonaguni (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3yoi
Ethnologueyoi
Glottologyona1241
Wikipediayoi
Linguasphere45-CAC-bc
UNESCO1972
IETFyoi
Endangered
Languages Project

3170

Yonagunierak antzina bere idazkera propioa garatu zuen, Kaidā logogramak izan ziren hizkuntzaren berezko idazte-sistema. Baina uhartea Rykuyuko Erresumaren mende geratu zenean eta ondoren Japoniako Erresumak menderatu zuenean, logograma hauek txinatar karaktereek edo japoniar kanak ordezkatu zituzten.

Fonetika

Bokalak

Azpiko taulak yonagunierazko bokalak erakusten ditu. Alofonoak diren bokalak parentesi artean ageri dira.

AitzinekoakErdikoakAtzekoak
Itxiakiu
Erdi-itxiak(ɪ)(ʊ)
Erdi-irekiako[oh 1]
Irekiaka(ɑ)

Kontsonanteak

Azpiko taulak yonagunieran agertzen diren kontsonanteak biltzen ditu. Alofonoak baino ez diren kontsonanteak parentesi artean ageri dira. Fonema herskari eta afrikariek hiru-bideko kontrastea dute fortis, lenis eta ahozko kontsonanteen artean.

EzpainkariakEzpainkari-belarrakHobikariakHobikari-sabaikariakSabaikariakBelarrakGlotalak
LENFORAHOLENFORAHOLENFORAHO
Herskariakpbtdkg
Igurzkariak(ɸ)
s(ɕ)(ç)h
Afrikatuakt͡s(t͡ɕ)
Sudurkariakmnŋ
Dardarkariakɾ
Hurbilkariak(ʍ)wj

Sintaxia

Jarraian ageri den taulan yonagunierazko osagarriak ageri dira:

Yonagunieraren osagarriak[3]
YonagunierazEuskarazYonagunierazko esaldiaEuskarara itzulia
= yaDakari = ya ku-nBadator
= du~u = ŋa = duHau (zehazki)
= ŋaDakari = ŋa ku-nBadator
= nu-(r)en (Noren)kari = nu suŋutiBere liburua
= nkiHara

Hari

isu = nki hir-un

kari = nki tura-n

Joan hondartzara

Eman iezaiozu

= ni-an (Tokia)

-an (Unea)

isu = ni amb-un

isu = ni bu-n

unu basu = ni

Jolastu hondartzan

Hondartzan

Une hartan

= gara-tik (Nondik)isu = gara su-ta-nItsasertzetik etorri zen
= tu-(r)ekin (Norekin)kari = tu ku-nEtorri berarekin
= si-rekin (Zerekin)katana = si cu-nEzpatarekin moztu
= n

= bagin

Ere baikari = n ku-n

kari = bagin ku-n

Etorriko da
= kaBaino-ku = ka maciHau baino hobea
= nta~ Edo ~agami = ntaHaurrak
= ndiEta ~ku-n = di n-ta-nEtortzeko esan zuen
= suEz (kuasi partikula)n-ta-n = su = yaEsan zuen
= nniBezalau = nni = nuHau bezala

Azpiko taulan, lehenengo bi zutabetan yonagunierazko hitz arruntenak eta beste bietan hizkuntzaren sailkatzaileak ageri dira:

Yonagunierazko ohiko hitzak eta sailkatzaileak[4]
YonagunierazEuskarazSailkatzaile

mota

Sailkatzailea

yonagunieraz

t ʔ uBatGizakia-taintu
t ʔ aBiAnimalia-gara
miHiruBizigabea-ci
duLauObjektu laua-ira
iciBostZuhaitza-mutu
muSeiData-ka / -ga
nanaZazpiZenbakia-muruci
daZortziPausoak-mata
kugunuBederatziHeltzea-ka
tuHamar
untyBatata
damaMendia
duluGaua
dooUr beroa
minbleBurua
kaigu~uArrautza

Oharrak

Erreferentziak

Ikus, gainera