Zemfira

Zemfira (errusieraz: Земфира), izen osoa Zemfira Talgatovna Ramazanova (errusieraz: Земфира Талгатовна Рамазанова, tatareraz: Земфира Тәлгать кызы Рамазанова, baxkireraz: Земфира Тәлғәт ҡыҙы Рамазанова) (Ufa, 1976ko abuztuaren 26a) Errusiako rock musikaria da, Errusian eta Errepublika Sobietar ohiak diren herrialdeetan oso ezaguna. Dagoeneko 3 milioi disko saldu ditu[1].

Zemfira

Bizitza
JaiotzaUfa1976ko abuztuaren 26a (47 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna  1991)
 Errusia  (1991 -
Hezkuntza
HeziketaUfa College of Arts (en) Itzuli 1997)
Moskuko Estatu Unibertsitatea
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, musikagilea, poeta eta egile abeslaria
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Zемфира
Genero artistikoarock
Russian rock (en) Itzuli
pop rock
indie rock
Musika instrumentuagiltzadia
gitarra
danbolina
perkusio instrumentua
melodika
ahotsa
DiskoetxeaREAL Records
Navigator Records

zemfira.world
IMDB: nm1743795 Facebook: zemfiraramazanova Twitter: zemfiralive Instagram: zemfiralive Telegram: zemfira VK: zemfira Youtube: UCaYQXoII8_plzI_nDrmlZJQ Souncloud: zemfiralive Spotify: 6oO3QiWdVj5FZQwbdRtsRh iTunes: 380174444 Last fm: Zemfira Musicbrainz: 7f5c2724-07d4-4bb8-856c-5e2928f77d9e Songkick: 2818421 Discogs: 121577 Allmusic: mn0001618762 Deezer: 4913467 Edit the value on Wikidata
Zemfira, 2013an Moskun egindako kontzertuan.

Biografia

Hasierak

Volgako tartariarren familia batean jaio zen. Ama medikua zuen eta aita historia irakaslea. Lau urte zituela Ufako musika eskolan sartu zen eta piano eta ahots ikasketak egin zituen. Zazpi urterekin idatzi zuen bere aurreneko abestia. Anaiak gidatuta gaztetan rock musika ugari entzun zuen, Black Sabbath, Nazareth eta Queen taldeak besteak beste, eta gitarra jotzen ikasi zuen. Musikarekiko interesa saskibaloiarekin uztartu zuen, Errusiako emakumezko juniorren selekzioko kapitaina izan baitzen 1990 urtean. Garai hartan Ufako kaleetan lagunekin rock taldeen coverrak egitea maite zuen baina amak piano ikasketekin jarraitzera behartu zuen eta ohorezko matrikula eskuratuta graduatu zen. Ufako Arte Ederren Akademian matrikulatu zen ondoren[2] eta aldi berean hiriko taberna eta jatetxetan jazz eta rock and roll emanaldiak egin zituen Vlad Kolchin saxofoi-jolearekin batera. 1996an "Europe Plus" irratiko soinu teknikari lanetan hasi zen[3].

Arrakasta

1999ko maiatzaren 10ean bere izena daraman Zemfira (Земфира) diskoa aurkeztu zuen Moskuko Mosfilm aretoan. Aurreneko disko honetako singleak "HIESa" (СПИД), "Arrivederci" (Aриведерчи), and "Koheteak" (Ракеты) izan ziren. Irratietan behin eta berriz jarri zituzten single hauek eta hasieratik oso abeslari ezaguna bihurtu zen Errusian eta inguruko herrialdeetan. Zemfira eta bere bandak berehala ekin zioten kontzertuak emateari eta biran zeuden artean bigarren diskoa osatu zuten, Forgive Me My Love (Прости Меня Моя Любовь), 2000 urtean atera zena. "Bila" (Искала) and "Heldua" (Созрела) berehalako "hit"-ak bihurtu ziren eta “Zemfiromania” hasi zen Errusian. Hirugarren diskoak "Zemfiromania" areagotu baino ez zuen egin. 2004ko urriaren 16an Queen taldearekin batera haren "We Are the Champions" abesti mitikoa abestu zuen Errusiako MTV sarien ekitaldian[4]. 2005 urtean Vendetta (Вендетта) diskoa atera zen, Zemfiraren laugarrena. Biltzen dituen 15 abestitako asko musikari errusiarrekin elkarlanean grabaturiko abestiak dira[5].

2006 urtean zuzeneko diskoa atera zuen, Zemfira.Live, eta 2007an DVDa atera zen. 2007 urtearen amaieran disko berria atera zuen, Thank You (Спасибо) izena zuen eta zaleak eskertu nahi izan zituen. Disko honen kontzertu bira 2008an egin zuen eta azken kontzertua Moskuko Estadio Olinpikoan egin zuen. 2009an Z-Sides diskoa atera zuen, B-aldekoak kontsideratzen diren abestiez osatu zuena[6].

Polemika

2013ko apirilean Kieven egin zuen kontzertuan Ukrainako hainbat agintari agertu ziren oholtzan[7]. Errusiar agintariek ez zuten gustukoa izan. 2015eko uztailean Georgiako Tbilisi hiriburuan egindako kontzertuan Ukrainako bandera atera zuen. Errusiako komunikabideek kritika latzak egin zizkioten eta Errusiako hainbat kultur sustatzailek musika programaziotatik kanpora utzi zuten. 2016an Lituanian izan zuen kontzertu batean Ukrainako bandera erraldoi bat atera zuten eta berak erretiratzeko eskatu zien[8].

Diskografia

  • Zemfira (Земфира) (1999)
  • Forgive Me My Love (Прости Меня Моя Любовь) (2000)
  • 14 Weeks of Silence (14 Недель Тишины) (2002)
  • Vendetta (Вендетта) (2005)
  • Zemfira.Live (2006) - zuzenekoa
  • Thank You (Спасибо) (2007)
  • Z-Sides (2009)
  • Zemfira.Live 2 (2010) - zuzenekoa
  • To Live in Your Head (Жить в твоей голове) (2013)
  • A small man. Live (Маленький Человек) (2016) - zuzenekoa
  • Borderline (Бордерлайн) (2021)

Erreferentziak

Kanpo estekak