Zentro-joera (estatistika)

Estatistikan, zentro-joera edo zentralizazioa datu-multzo edo probabilitate-banaketa bat zein balioren inguruan biltzen den adierazten du[1], horren sakabanatzea edo aldakortasuna kontuan hartu gabe. Terminoa 1920ko hamarkadatik aurrera erabiltzen hasi zen[2]. Zentro-joerako neurriek balio hori zenbatetsi edo zehazten saiatzen dira, datu multzo osoa balio adierazgarri bakar baten bitartez laburtuz. Adibidez, jende multzo bateko garaierak 160-180 cm tartean banatzen badira, zentroa 170 cm-tan kokatzen dela esan daiteke. Gehien erabiltzen diren zentro-joerako neurriak batezbesteko aritmetiko sinplea, mediana eta moda dira.

Zentro-joera: banaketa estatistiko honetan datuak 4 balioaren inguruan biltzen dira.

Zentro-joerako neurriak

Aurreko irizpideak kontuan hartuz, zentro-joerako neurrien sailkapena egin daiteke: batezbestekoak euren kalkuluan datu guztiak kontuan hartzen dituzten neurriak dira; badira, bestalde, bestelako neurriak, baldintza hori bete gabe, batezbestekoek betetzen ez dituzten beste irizpide batzuk betetzen dituztenak, mediana eta moda kasu.

Batezbestekoak

Zentro-joerako beste neurriak

Erabili beharreko zentro-neurriaren aukeraketa

Zentro-neurri bat aukeratzeko lehenengo irizpidea datuetan erabilitako neurketa-maila edo eskala zehaztea da:

Erreferentziak

Kanpo estekak