Aurrekariak
Gerra baino lehen, Zesarrek zortzi urtez borrokatu zuen Galietako gerretan. Zesarrek, Ponpeiok eta Marko Lizinio Krasok Lehen Triunbiratua ezarri eta boterea partekatu zuten. Zesar laster bilakatu zen herri xumearen kuttun eta erreforma asko bultzatu zituen. Senatuak, Zesarren beldur, armada utzi eta Erromara itzultzeko agindu zion. Honen ezezkoak eta legez kontrako mugimendu bat egin zuen: bere armada Erromarantz gidatu, Italiako muga zen Rubicon ibaia zeharkatuz. Ponpeiok Erromatik ihes egin zuen eta hegoaldeko Italian armada bat eratu zuen Zesar borrokatzeko.
Bilakaera
La urteko gatazka politiko-militarra Italian, Ilirian, Grezian, Egipton, Afrikan eta Hispanian zehar zabaldu zen. K.a. 48an Dirrakioko guduan Ponpeiok Zesar mendean hartu zuen baina Farsaliako guduan Zesarren garaipena erabatekoa izan zen. Marko Junio Bruto eta Zizeron optimateen aldekoak gudu ondoren errenditu ziren, beste batzuk, berriz, tartean Katon Minorrek edota Metelo Eszipionek borrokari eutsi zioten. Ponpeiok Egipto aldera ihes egin zuen baina ailegatzerakoan hil zuten. K.a. 46ko Tapsoko guduan, iparraldeko Afrikan, Eszipion menderatua izan zen eta, gudua galdu eta berehala, Katonekin batera bere buruaz beste egin zuen. Hurrengo urtean, Mundako guduan, Zesarrek azken optimateak menderatu eta dictator perpetuo (betiereko diktadore) bilakatu zen.[2] Gerra zibilak erromatar gobernuan eragin zituen aldaketak ia Errepublikako (k.a. 509–k.a. 27) tradizio politika guztiak deuseztatu zituen eta Erromatar Inperioari (k.a. 27–k.o. 476) bidea erraztu zioten.
Erreferentziak
Kanpo estekak