Zirimiri

Zirimiri edo langarra ur-tanta txikiko (normalean 0,5 mm baino gutxiagoko diametrokoak) prezipitazioa da. Garaiera apalean dauden hodeiek sortzen dute, estratokumulu izenekoek.

Nahiz eta bere ur kopurua euriarena baino txikiagoa izan, zirimiriaren prezipitazioa orduko 1 mm-ra hel daiteke. Normalean arriskutsua ez den arren, zirimiria izotz bihurtzen bada arazoak sortzen ditu.

Konparaketa beste fenomeno meteorologikoekin

MeteoroaIkusgaitasunaHezetasunaAerosola
Euria< 3 km%100Ura edo izotza
Zirimiria< 1 km%100Ura edo izotza
Lainoa< 1 km%90-100Ura edo izotza
Behe-lainoa1 - 2 km%80-90Ura edo izotza
Bisutsa< 2 km< %80Partikula solidoak
Gandua> 2 km< %80Partikula solidoak

Kanpo estekak