Zoleka Mandela

Idazle eta ekintzaile hegoafrikarra

Zoleka Mandela (1980ko apirilaren 9a - 2023ko irailaren 25a) hegoafrikar idazle eta aktibista izan zen, Nelson Mandelaren biloba izateaz gain.[1] Bere alabaren heriotzaz, drogadikzioaz eta bularreko minbizia izanaren bizipenei buruz idatzi zuen.[2]

Zoleka Mandela

Bizitza
JaiotzaJohannesburg1980ko apirilaren 9a
Herrialdea Hegoafrika
HeriotzaJohannesburg2023ko irailaren 25a (43 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
AmaZindzi Mandela
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta aktibista
Jasotako sariak

Biografia

Zindzi Mandelaren alaba eta Nelson Mandela eta Winnie Mandelaren biloba izan zen.[3] Txikitan sexu-abusua jasan zuen, eta horretaz hitz egin du, baita farmakoekiko eta alkoholarekiko menpekotasunaz ere.[4]

2010ean, Mandelaren hamahiru urteko alaba auto istripu batean hil zen, Sowetoko Munduko Futbol Kopako kontzertu batetik etxerako bidean. Haren heriotzak mundu mailako zirkulazio-istripuen biktima kopuru handia ikusarazten lagundu zuen, eta familiako kideak bide-segurtasuneko aktibista bihurtu ziren.[5]

Trafiko-istripuek eragindako heriotzen aurkako kanpaina egin zuen, eta Saharaz hegoaldeko Afrikako haurrek dituzten arrisku bereziak azpimarratzen zituen. Haur horiek munduko beste edozein lekutan baino bi aldiz arrisku handiagoa dute auto-istripu batean hiltzeko.[6]

2013an argitaratu zuen autobiografia. Mandelak bularreko minbizia izan zuen, eta bost urtez tratamenduan egon zen. Komunikabide sozialak erabili ditu tumorea erauzteko ebakuntza eta haren kimioterapia tratamenduaren albo-ondorioak deskribatzeko.[7]

Zoleka Mandela minbiziak jota hil zen 2023ko irailaren 25ean, 43 urterekin.[8][9][10]

Aintzatespenak

2016an BBCren 100 emakumeetako bat izan zen.[11]

Erreferentziak

Bibliografia

  • Mandela, Zoleka (14 April 2014). When Hope Whispers. Johannesburg: Jacana Media. ISBN 9781431409044.

Kanpo estekak