Zugdidi

Zugdidi[1] (georgieraz: ზუგდიდი; mingrelieraz: ზუგდიდი) Georgiako Mendebaldeko Samegrelo (Mingrelia) izeneko herrialde historikoan dagoen hiria da. Herrialde horretako ipar-mendebaldean dago kokatuta. Txkhousi ibaiaren ertzean kokatua. Hiria Tbilisitik 318 km-ra dago mendebalderantz, Itsaso Beltzeko kostaldetik 30 km-ra eta Egrisi mendilerrotik 30 km-ra. Itsas-mailatik gora 100–110 m-ra dago. 2014an 42.998 biztanle zituen (%99.4 georgiarra da).[2] Hiria, Samegrelo-Zemo Svaneti herrialdeko hiriburua da, hau da, Samegrelo eta Svaneti biltzen dituen herrialdearena.

Zugdidi
ზუგდიდი
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Georgia
MkhareSamegrelo-Zemo Svaneti
Izen ofizialaზუგდიდი
Jatorrizko izenaზუგდიდი
Posta kodea2100
Geografia
Koordenatuak42°30′30″N 41°52′00″E / 42.5083°N 41.8667°E / 42.5083; 41.8667
Map
Azalera21.8 km²
Altuera100 m
Demografia
Biztanleria41.494 (2020)
0 (2020)
Dentsitatea1.903,39 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+04:00
Hiri senidetuakColumbus eta Dnipro
Hizkuntza ofizialageorgiera
zugdidi.gov.ge

Etimologia

Zugdidi izenaren esanahia muino handia” da Laz-Mingreliar (Kolkiar) hizkuntzan.

Historia

Historikoki, Zugdidi Mingrelia printzerriko (Odishi) hiriburua izan zen 1867 arte, Errusiako Inperioak printzerria deuseztatu zuen arte, alegia.

1993an hirian Georgiako lehen presidentea izandako Zviad Gamsakhurdiaren administrazioa egon zen.

Napoleon Bonaparten hil-mozorroa ikusgai dago Zugdidin, Dadiani Jauregiaren Museoan, baina museo horretako altxorrik preziatuena Andre Mariaren hil-oihal bat da.

Ondarea

Arkitektura aldetik, aipagarriak dira Erreginaren jauregia eta Nikoren jauregia (egun Dadiani izeneko museoak dira, biak ala biak XIX. mendekoak), Blachernae Andre Mariaren eliza (1825-30 u.) eta Mantzkhvar-kari eliza (X-XIV. mendeak). Era berean, Lorategi Botaniko zaharra dago (Erreginaren lorategia) eta hiriko bulebarra, Rafiel Eriztavik sortua.

Klima

    Datu klimatikoak (Zugdidi)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)22.225.431.036.138.240.642.441.940.435.630.226.442.4
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)10.311.514.719.824.327.128.629.226.321.916.412.120.2
Batez besteko tenperatura (ºC)5.26.19.213.617.921.523.824.320.215.110.46.714.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)2.12.75.59.213.117.019.820.416.211.36.32.910.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-14.0-15.3-10.7-2.60.87.212.110.63.9-0.6-8.5-11.3-15.3
Pilatutako prezipitazioa (mm)145126124130931841531711621561651731782
Iturria: meteo.gov.ge[3]

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau Georgiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.