Zuriñe Arrue

eskalatzailea

Zuriñe Arrue (Donostia, 1986) eliteko eskalatzailea da. Espainiako Txapelketan garaile izan da.[1][2][3][4]

Zuriñe Arrue

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1986 (37/38 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakkirolaria eta irakaslea

Ibilbidea

Heziketa fisiko irakaslea da Gasteizen. 17 urte zituela hasi zen eskalatzen, baina unibertsitate garaian eskalatzeari utzi zion. Ondoren, 23 urterekin, berriro heldu zion kirolari eta 2014. urtean Espainiako Kirol Eskalada Txapelketa irabazi du Arruek Eillen Jubes eta Irati Anda, orduko faborito nagusiei aurre egin eta garaipena lortuz. [5]Espainiako Kopako proba bat ere irabazi zuen aurrez, eta sailkapen orokorreko bigarren postuan bukatu zuen. Munduko Eskalada Txapelketan parte hartzeko txartela lortu zuen. [6] Espainiako Eskalada Kopa irabazi zuen 2016an.[7] 2017an hirugarrena sailkatu zen.[8]

Beti egiten dizu ilusioa gradua igotzeak, baina ez naiz bide batekin eta gradu batekin obsesionatzen naizen horietakoa. Gauzak apurka-apurka ateratzen ari dira, mailagatik inolako presiorik gabe. (Zuriñe Arrue)[9]

Erreferentziak

Kanpo estekak