Rutherford Londreseko Balham auzoan jaio zen, William Rutherford Benn eta bere emaztearen seme-alaba bakarra. Aitak hainbat urtez buruko arazoak izan zituen eta 1883komartxoaren 4an bere aita jipoitu zuen.
Umetan, Rutherford Indiara eraman zuten, baina ama hil zenean Britainia Handira itzuli zen hiru urte zituela izebarekin Bessie Nicholsonekin bizitzera. Wimbledon High School instututuan eta Royal Academy of Dramatic Art akademian ikasi zuen.
Rutherford-ek hasieran elokuzio irakasle gisa lan egin zuen eta geroago hasi zen aktore ibilbidea 1925ean 33 urte zituela Old Vic antzokian debuta eginez. Bere itxura fisikoak heroi erromantiko rolak lortzea eragotzi zion eta laster lortu zuen ospea komiko roletan, XX. mendearen erdialdeko film britainiar arrakastatsuenetan agertuz. Film horietako askotan, lehendik antzerkiaren eszenatokian jokatutako paperak antzeztu zituen. 1945ean, Stringer Davis aktorearekin ezkondu zen, eta askotan agertu ziren filmetan batera.
1950eko hamarkadan, Rutherfordek eta Davisek Gordon Langley Hall semetzat hartu zuten, gerora idazle bihurtuko zena. Hallek, sexua berresleitzeko kirurgia bat izan zuen, jaiotzean gizon batekin nahastu zutela jakin zenean, eta bere izena, Dawn Langley Simmonsengatik aldatu zuen. Izen horrekin Rutherforden biografia idatzi zuen 1983an .
1961ean, Rutherfordek Miss Marple interpretatu zuen lau filmeko serie batean, Agatha Christie eleberrietan oinarrituta. Rutherfordek, orduan 70 urte zituela, bere arropak janzten tematu zen detektibearen pertsonaia interpretatzeko eta senarra bere ondoan agertzeko.
1961ean Britainiar Inperioaren Ordenako (OBE) Ofizial izendatu zuten eta 1967an Dame Commander (DBE) izendatu zuten.
Rutherfordek Alzheimer gaixotasuna izan zuen bere azken urteetan. 1972ko maiatzaren 22an hil zen 80 urte zituela eta Gerrards Cross-eko (Buckinghamshire) St. James Church hilerrian lurperatu zuten. Senarra 1973ko abuztuan hil zenean, harekin batera lurperatu zuten. Rutherford Tony Benn politikariaren lehengusua zen.