Anne Hathaway

aktore estatubatuarra

Anne Jacqueline Hathaway (New York, 1982ko azaroaren 12a) aktore estatubatuarra da. Bere antzezteko estiloa Judy Garland eta Audrey Hepburnenarekin parekatu izan dute eta Meryl Streepen jarraitzaile sutsua omen da.[1]

Anne Hathaway

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnne Jacqueline Hathaway
JaiotzaBrooklyn1982ko azaroaren 12a (41 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
AitaGerald T. Hathaway
AmaKate McCauley Hathaway
Ezkontidea(k)Adam Shulman  (2012 -
Hezkuntza
HeziketaMillburn High School (en) Itzuli
American Academy of Dramatic Arts 1993)
Vassar College (en) Itzuli
New Yorkeko Unibertsitatea
(1995 - 1998)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, abeslaria, telebista-aktorea, antzerki aktorea eta ahots-aktorea
Altuera173 zentimetro
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuaahotsa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

IMDB: nm0004266 Allocine: 65719 Rottentomatoes: celebrity/anne_hathaway Allmovie: p292630 TCM: 517035 Metacritic: person/anne-hathaway TV.com: people/anne-hathaway IBDB: 455530
Facebook: Hathaway Instagram: annehathaway Souncloud: anne-hathaway-official Spotify: 0nIyPY7J7G68WgQEOLHn0x iTunes: 3260249 Last fm: Anne+Hathaway Musicbrainz: 30ddca33-95e8-491b-85ba-675cd0486a0c Songkick: 1095089 Discogs: 2301916 Allmusic: mn0000923730 Edit the value on Wikidata

People aldizkariak 2001ean deskubritutako izar dirdiratsuenetakoa izendatu zuen eta, 2006an, munduko 50 emakume ederrenen artean aurkeztu zuen.[2]

Oscar saria lortu zuen Les Misérables filmean eginiko lanagatik eta baita Urrezko Globo Saria, BAFTA eta SAG sariak ere jaso zituen.

Biografia

Anne Hathaway Brooklynen jaio zen, New Yorken, 1982ko azaroaren 12an. Aita Gerald Hathaway abokatua izan zuen eta ama, berriz, Kate McCauley antzezlea, Anneren lanarentzat inspirazio iturri eta laguntza izan dena. William Shakespeareren emaztearen izen bera badu ere, kasualitate hutsa izan zela ematen du. Anaia zaharrago bat du, Michael, eta baita gazteago bat ere, Thomas.

Annek heziketa katolikoa jaso zuen eta, txikitan, moja izateko gogoa adierazi zuen,[3] baina, 15 urterekin, ideia erabat baztertu zuen. Anaia homosexuala zela jakin zutenean, familia osoa aldendu zen eliza katolikotik:

«Nola defendatu nire anaia maitea hain zorrotz ikusten duen erakundea? ... (...) ... Eliza episkopalean sartu ginen denok. ... (...)... Orain... ezer ez naiz ...[4]»

Anneren gaztaroaren gehiena Short Hillsen izan zen (New Jersey) eta Millburn High Schoolen graduatu zen. Hortxe hasi zen antzerkian eta New Jerseyko Paper Mill Playhousen egin zituen arte dramatikoko ikasketak. Institutuan zegoen oraindik, estatuko antzezlan hoberenaren lehen saria jaso zuenean.

New Yorkeko Vassar College de Pougkeepsien ere ikasi zuen eta, azkenean, New Yorkeko unibertsitateko Gallatin School of Individualized Studyn. Barrow Group antzeztaldeak antolatutako ikasketa intentsiboko programan onartu zuten lehen nerabe eta bakarra izan zen. Horrez gain, antzerki musikalean ere trebatu zen, formazio zabalez hornitu zelarik eta antzerki mundua zinemaren aurrean jarri zuelarik.

Dantzaria ere bada, New Yorkeko Broadway Dance Centerren prestatuta, eta, lehen sopranoa ere bai, 1998an, Carnegie Hallen bi kontzertutan parte hartuz, All-Eastern US High School Honors Choruseko kide bezala.

Diseinua zaletasuna du eta Lázaro Hernández diseinatzailearekin lan egin zuen proiektu batean.

2012ko irailaren 29an, Adam Shulman bitxi diseinatzailearekin ezkondu zen.

Hastapenak Disneyn

Adina eta altuera beti izan ziren eragozpen Broadwayn paperak lortzeko orduan. Altuegia zen haurren papera egiteko, baina, pertsona helduaren papera egiteko, berriz, gazteegia zen. Hala ere, New Yorkeko Carnegie Halleko agerpenetik 3 egunetara, telebistako serie baterako hartu zuten Anne: Get Real. Telesailak ez zuen luze iraun, baina Meghan Greenen ahizpa zaharrenaren paperak oso kritika onak ekarri zizkion eta 2000ko Teen Choice Awardseko drama aktorea hoberenerako izendatu zuten.

Handik 2 urtera etorri zen zinemarako jauzia, The Other Side of Heaven draman Christopher Gorhamen ondoan egin zuenean lan. Zeelanda Berrian ekoizpena hasi baino lehen, Anne Garry Marshallen The Princess Diaries komediako Mia Thermopolis en papererako castingera aurkeztu zuen bere burua eta errege familiako kide zen San Frantziskoko nerabea izan zen ikusi zen lehen lana. Julie Andrews (amona), Hector Elizondo (kontseilaria) edo Heather Matarazzo (Miaren laguna) izan zituen lankide eta Hathawayk publiko eta kritikaren iritzi hoberenak jaso zituen. Horrela esan omen zion Garry Marshallek:

«Sekula ez dakizu film batek arrakasta izango duen. Lanean ari zaren bitartean ondo pasatzea da nire aholkua![5]»

The Other Side of Heaven filmak, berriz, ez zuen horrelako arrakastarik izan, baina Anneren ibilbidea geldiezina zen jada.

2004an, Gerard Butler en Le Fantôme de l'Opéraren egokitzapenean lan egiteko aukera izan zuen, baina uko egin zion Walt Disney Pictures konpainiarekin zuen kontratua zela-eta.

2004an, Disneyk The Princess Diaries 2: Royal Engagement filmaren ekoizpena hasi zuen eta Annek The Princess Diaries filmean egin zuen pertsonaia bera errepikatu zuen, oraingoan senar baten bila, tronua lortu nahi bazuen behintzat.

Haurrentzako zineman jarraituz, 2005ean, Hoodwinked! animazio zintan ahotsa jarri zion ipuinaren protagonistari. Abestu ere egin zuen soinu bandan.

Trantsizioa

The Princess Diaries 2: Royal Engagement erabateko aldaketa izan zen Hathawayn lanean eta Annek Julie Andrewsen aholkuari jarraitu zion haur filmetatik alde egiteko: eskarmentu handiko aktoreak S.O.B filman egin zuen bezala (1981), biluzik agertzea zen botika hoberena, betiko paperetatik alde egin ahal izateko. Anne elkarrizketetan hasi zen haur zinematik alde egiteko gogoa adierazten eta ur ausartetan sartzeak ez liokeela beldurrik emango. Horrelaxe iritsi zitzaion aukera, Havoc zinema independentean, estimulu berrien bila zebilen goi mailako nerabe matxino baten paperean, droga eta ustelkerian bukatuz. Beraz, bat-bateko haustura izan zen haur bertsioarekiko.

Hala ere, Anneren sariak eta profesionaltasuna Brokeback Mountain filmarekin etorri ziren. Ang Leek aukeratu zuen Jake Gyllenhaalen emaztearen papera egiteko eta filmak sari andana jaso zuen.

2006an, The Devil Wears Prada filmarekin Hathaway goranzko bidean kokatu zen erabat. Miranda Priestly (Meryl Streep) moda editatzaile zorrotzaren asistente pertsonala izateko xedean New Yorkera iritsi berri den Andy Sachs gaztearen papera ezin hobea izan zen Annentzat. Papera ez zen beste mundukoa, baina oso ondo erantzun zion Meryl Streepen maisu lanari eta ez zen batere atzera geratu harekiko. AEBn bakarrik, filmak 125 milioi dolar baino gehiago lortu zuen eta adin guztietako publikoak ezagutu zuen Anne.

2007an, Becoming Jane filma etorri zen eta Annerena izan zen paper garrantzitsuena lan honetan, Jane Austen britainiar idazlearena, alegia. Garaian kokatzeko, dokumentazio lan handia egin behar izan zuen eta britainiar azentua bereganatzeko ere bai. Erabat sartu zen Janen paperean:

«Berriro irakurri nuen Janen obra osoa eta beste biografia batzuk ere bai. Entsegu kritikoak, gutunak eta horrelakoaz gain, Erregentziaren garai horretaz dokumentatu nintzen. Eskuratzen nuen oro irakurtzen nuen. Zuzendariak liburuak eskutik kentzen zizkidan momentua iritsi zen, nik ez bainion garaia eta gidoiaren arteko inkongruentziak aurkitzeari uzten.[6]»

Gaur egun

Karrera geldiezinean zegoen, jada, Anne.

2008an 3 estreinaldi izan zituen. Get Smart (gaztelerazko Superagente 86) akzio filmean, 99 agentea izan zen. Passengers draman naturaz gaindiko thriller batean sartu zen. Baina, benetako jauzia Jonathan Demmen Rachel Getting Married izan zen. The Silence of the Lambs filmaren zuzendariarekin, Hathawayren trebezia begi-bistan geratu zen Kymen paperean. Begizulo ilunekin, karrera osoan antzeztu zuen pertsonaia konplexuena tokatu zitzaion eta kritika ezin hobeak ekarri zizkion horrek. Disneyren artista ohia atzean geratu zen betirako eta Oscar edo Urrezko Globoetarako izendatu zuten lehenengoz.

Une horretan erabaki zuen Annek Disneyra itzultzea, baina baldintzek ez zuten lehengoarekin zerikusirik. Tim Burtonen filman, Alice in Wonderland Erregina Zuria izan zen Helena Bonham Carter, Johnny Depp eta Alan Rickmanen ondoan.

Garry Marshallen Valentine's Day ere egin zuen, 2010eko San Valentin egunean estreinatuko zena. Edward Zwicken Love and Other Drugs filman, Parkinson duen emakumearen papera egin zuen eta 2011n, berriz, Lone Scherfigen One Day filmean Selina Kyle izan zen Batmanen sagan, Christian Bale eta Tom Hardyren ondoan.

2011ko urrian, Tom Hooperren Les Misérables filman hartu zuen parte, Fantineren paperean eta Hugh Jackman eta Russell Crowen ondoan. Ilea motz-motz agertu zen eta 2012ko abenduaren 25ean estreinatu zutenean AEBetan, arrakasta izugarria izan zuen, sari garrantzitsu gehienetarako izendapenak jasoz. Horiez gain, 2013ko otsailaren 24an, Akademiak aktorea hoberenaren saria ere eskaini zion.

Beti gogoratu du Judy Garland edo Audrey Hepburnen estiloa. Maiz izan da aldizkarien azala eta, 2006an, People aldizkariak munduko 50 emakumeren artean kokatu zuen. Beste esparru batean, berriz, 2008an, Lancômek Magnifique koloniaren irudi hartu zuen.

Filmografia

Zinema

UrteaFilmaPaperaOharrak
2001The Princess DiariesMia ThermopolisIzendapena: MTV Movie saria
Izendapena: Teen Choice Awards
The Other Side of HeavenJean Sabin
2002Haru en el reino de los gatosHaru YoshiokaAhotsa (ingelesezko bertsioan)
Nicholas NicklebyMadeline BrayNational Board of Review Award
2004Ella EnchantedElla of Frell
The Princess Diaries 2: Royal EngagementMia Thermopolis
2005Hoodwinked!Red PuckettAhotsa
HavocAllison LangAEBetan
DVD Exclusive Awards
Brokeback MountainLureen Newsome TwistIzendapena: Gotham Awards
Izendapena: Aktore sindikatuak
2006The Devil Wears PradaAndrea SachsIzendapena: Teen Choice Awards
2007Becoming JaneJane AustenIzendapena: British Independent Film Awards
2008Get SmartAgente 99Nickelodeon Kids Choice Awards
Get Smart's Bruce and Lloyd: Out of ControlAgente 99Cameo
PassengersClaire Summers
Rachel Getting MarriedKym Buchman2008ko Austingo zine kritikoen elkartearen saria
Broadcast Film Critics Association saria
Chicagoko zine kritikoen elkartearen saria
Dallas-Fort Worth Film Critics Associationen saria
National Board of Review
Festival Internacional de Cine de Palm Springs - Palma Desértica por Premio al Logro
PRISM Award
Southeastern Film Critics Associationen saria
Izendapena: Oscar saria
Izendapena: Broadcast Film Critics Association saria
Izendapena: Urrezko Globoa - ]]
Izendapena: Gotham sariak
Izendapena: Independent Spirit Award
Izendapena: London Film Critics Circle
Izendapena: New York Film Critics Circle Awards
Izendapena: Sociedad de Críticos de Cine Online saria
Izendapena: Satellite saria - Drama]]
Izendapena: Sindicato de Actores
2009Bride WarsEmma AllenTeen Choice Awards: Komedia
Izendapena: MTV Movie saria
Izendapena: MTV Movie saria
Izendapena: Teen Choice Awards
Izendapena: Teen Choice Awards
2010Valentine's DayLizIzendapena: Teen Choice Awards - Emakumea
Alice in Wonderland Erregina ZuriaScream Awards
Izendapena: Teen Choice Award - Emakumea
Love and Other DrugsMaggie MurdockSatellite - Musikal edo Komedia - Musikal edo Komedia
Izendapena: Urrezko Globoa - komedia edo musikal
Izendapena: Washington D.C. Area Film Critics Association saria
2011 RíoJewelAhotsa
Izendapena: Teen Choice Awards
Izendapena: People's Choice saria
One DayEmma MorleyIzendapena: People's Choice Awards (2012)
2012The Dark Knight RisesCatwoman/Selina KyleLAFCA saria
New York Film Critics Circle saria
 : 2013 Kids' Choice Awards
Izendapena: Broadcast Film Critics Association
Izendapena: People's Choice Awards (2013)
Izendapena: People's Choice Awards (2013)
Les MisérablesFantineSatellite - Filma
Sindicato de Actores saria
Southeastern Film Critics Association saria
Toronto Film Critics Association saria (2.a)
Asociación de Críticos de Cine de Utah saria
Washington D.C. Area Film Critics Association saria
Washington D.C. Area Film Critics Association saria
Círculo Femenino de Críticos de Cine de Estados Unidos saria
Izendapena: Broadcast Film Critics Association saria
Izendapena: Asociación de Críticos de Cine de Chicago saria
Izendapena: Phoenix Film Critics Society saria
Izendapena: San Diego Film Critics Society saria
Izendapena: San Diego Film Critics Society saria
Izendapena: Sindicato de Actores saria
Izendapena: St. Louis Gateway Film Critics Association saria
Izendapena: Vancouver Film Critics Circle
2013 Don JonMovie StarCameo
2014Song OneFrannyEkoizle ere bai
2014Rio 2Jewel (Ahotsa)
2013Don PeyoteAgent of TRUTHCameo
2014InterstellarAmelia Brand
2015The InternJules Ostin
2016Alice Through the Looking GlassErregina Zuria
2016ColossalGloria

Telebista

UrteaIzenburuaPaperaOharrak
1999Get RealMeghan Green1999-2000 (13 atal)
Izendapena: Teen Choice Awards
Izendapena: Young Artist saria
2007Elmo's Christmas CountdownBere burua
2008Saturday Night LiveAnfitriona (Bera)34. denboraldia, 4. atala: "Anne Hathaway/The Killers"
2009SimpsondarrakJenny20. denboraldia, 17. atala: "The Good, the Sad and the Drugly"
2010Princesa Penelope21. denboraldia, 10. atala: "Once Upon a Time in Springfield"
Primetime Emmy ahots hoberenenari
Saturday Night LiveAnfitriona (bere burua)/Beste batzuk/Dorothy Gale/Alanis Morissette36. denboraldia, 7. atala: "Anne Hathaway/Florence and the Machine"
Family GuyAma Maggie / Bere burua8. denboraldia, 13. atala: "Go Stewie Go"/Family Guy|8. denboraldia, 16. atala: "April in Quahog"
2011Rubia HotFamily Guy| 9. denboraldia, 21. atala: "It's a Trap!"
2012SimpsondarrakJenny24. denboraldia, 1. atala: "Moonshine River"
Saturday Night LiveAnfitriona (Bere burua)38. denboraldia, 7. atala: "Anne Hathaway/Rihanna"

Sari eta izendapenak

Oscar sariak

UrteaKategoriaFilmaEmaitza
2013Erreparto aktorea hoberenaLes Misérables Irabazlea
2008Oscar aktorea hoberenariRachel Getting MarriedIzendapena

Urrezko Globoak

UrteaKategoriaFilmaEmaitza
2013Urrezko Globoa errepartoko aktorea hoberenariLes MisérablesIrabazlea
2011Urrezko Globoa aktorea hoberenari - Komedia eko musikalLove and Other DrugsIzendapena
2008Urrezko Globoa aktorea hoberenari - DramaRachel Getting MarriedIzendapena

BAFTA sariak

UrteaKategoriaFilmaEmaitza
2013BAFTA erreparto aktorea hoberenariLes MisérablesIrabazlea

Aktore Sindikatuko sariak

UrteaKategoriaFilmaEmaitza
2013Aktore Sindikatuko saria errepartoko aktorea hoberenarirowspan=2|Les MisérablesIrabazlea
Aktore Sindikatuko saria erreparto hoberenariIrabazlea
2008Aktore Sindikatuko saria aktorea protagonista hoberenariRachel Getting MarriedIzendapena
2005Aktore Sindikatuko saria erreparto hoberenariBrokeback MountainIzendapena

Emmy sariak

UrteaKategoriaSailaEmaitza
2010Primetime Emmy saria ahots aktuazio hoberenariSimpsondarrakIrabazlea

Satellite sariak

UrteaKategoriaFilmaEmaitza
2012Erreparto aktorea hoberenaLes MisérablesIrabazlea
2010Aktoresa hoberena Komedia - MusikalLove and Other DrugsIrabazlea
2009Aktoresa hoberena - DramaRachel Getting MarriedIzendapena

Critics' Choice Movie Awards

UrteaKategoriaFilmaEmaitza
2013Erreparto aktore hoberenaLes MisérablesIrabazlea
2009Aktoresa hoberenaRachel Getting MarriedIrabazlea

People's Choice Awards

UrteaKategoriaFilmaEmaitza
2013Film faboritoko aktoreaThe Dark Knight RisesIzendapena

Diseinatzaileen Sindikatuaren saria

UrteaSariaEmaitza
2013Lacoste Spotlight sariaIrabazlea

Teen Choice Awards

UrteaKategoriaFilmaEmaitza
Anexo:Teen Choice Awards 2013Akzioko aktoreaThe Dark Knight RisesIrabazlea
Drama aktoreaLes MisérablesIzendatua
2011Ahots animatuaRíoIzendapena
2010Alice in Wonderland Izendapena
2010Valentine's Day Izendapena
2009Komedia aktoreaGuerra de noviasIzendapena
Momento RockstarIzendapena
Pelea de PelículaIzendapena
2006Química(Meryl Streepekin batera)The Devil Wears PradaIrabazlea
2001Komedia aktoreaThe Princess DiariesIzendapena

Erreferentziak

Kanpo estekak