Dorothy Malone

Dorothy Malone (Chicago, Illinois, 1924ko urtarrilaren 30a - Dallas, Texas, 2018ko urtarrilaren 19a), sortzez Dorothy Eloise Maloney, estatubatuar antzezlea izan zen.

Dorothy Malone

(1956)
Bizitza
JaiotzaChicago1924ko urtarrilaren 30a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaDallas2018ko urtarrilaren 19a (93 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
Ezkontidea(k)Jacques Bergerac  (1959ko ekainaren 28a -  1964ko abenduaren 8a)
Robert Tomarkin (en) Itzuli  (1969 -  1969)
Charles Huston Bell (en) Itzuli  (1971 -  1974)
Hezkuntza
HeziketaSouthern Methodist University (en) Itzuli
Highland Park High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea
Enplegatzailea(k)Warner Bros.
Jasotako sariak

IMDB: nm0540416 Allocine: 1651 Rottentomatoes: celebrity/dorothy_malone Allmovie: p44892 TCM: 120556 Metacritic: person/dorothy-malone TV.com: people/dorothy-malone
iTunes: 258695336 Musicbrainz: 9edeff7f-25e3-428c-b8e0-67bb45ab1d97 Edit the value on Wikidata

1943an hasi zuen aktore ibilbidea. Lehenbiziko urteetan, paper txikiak antzeztu zituen, batez ere B serieko filmetan; 1946ko The Big Sleep izan zen salbuespena. 1950eko hamarkadan, ordea, irudi glamurosoa bereganatu zuen, batik bat Written on the Wind-eko (1956) rolaren ondoren. Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar saria jaso zuen film horretan egindako lanarengatik.[1]

Bizitza

Mary Dorothy Maloney 1924ko urtarrilaren 29an jaio zen Chicagon, Illinoisen, Esther Emma "Eloise" Smithen eta Robert Ignatius Maloneyren bost umeetako bat izan zen. Haren bi ahizpak poliomielitisaren konplikazioen ondorioz hil ziren.

Sei hilabete zituenean, haren familia Dallasera (Texas) joan zen bizitzera. Dallasko Ursuline Akademian, Highland Park High Schoolen, Hockaday Junior Collegen eta, geroago, Southern Methodist Universityn ikasi zuen; erizain izatea zen haren asmoa. Bestalde, oso gazterik hasi zen modelo lanetan, Neiman Marcus saltegi handian.

18 urte zituelarik, RKO Picturesek kontratatu zuen. Gildersleeve on Broadway (1943) filmean debuta egon eta gero, urte berean paper txiki bat egin zuen The Falcon and the Co-eds-en. Frank Sinatra, Michèle Morgan eta Jack Haley protagonista zituen Higher & Higher musikalean ere lan egin zuen. 1944an, kontratu garrantzitsua sinatu zuen Warner Brothersekin.

Hasierako film gehienak B serieko westernak izan ziren, maila artistiko txikikoak. Hala ere, rol gogoangarri batzuk antzeztu zituen, hala nola, liburu arraroen dendako saltzailearena, Howard Hawksek zuzendutako The Big Sleep-en (1946) eta Dean Martinekin maitemindurik dagoen emakumearena, Artists and models komedia musikalean (1955). 1956an, ilehori platino bihurtu eta neska onaren irudia alde batera utzi zuen Written on the Wind melodraman, Douglas Sirken aginduetara, eta Rock Hudson, Lauren Bacall eta Robert Stacken alboan; taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar saria jaso zuen lan horrengatik.[2]

Arrakasta horren ostean, bestelako paperak eskaini zizkioten. Diana Barrymore hezurmamitu zuen Too Much, Too Soon-en, Errol Flynnen alboan, Man of a Thousand Faces-en James Cagneyrekin lan egin zuen, Henry Fonda eta Richard Widmarkekin Warlock-en, Rock Hudson eta Robert Stackekin The Tarnished Angels-en, Robert Stackekin The Last Voyage-en, eta Rock Hudsonekin berriro ere The Last Sunset-en.

Telebistarako lanek ere ospe handia eman zioten. 1964tik 1968ra, Peyton Place ABCren telesaileko protagonista izan zen, eta Irene Goodwinena egin zuen 1976ko Rich Man, Poor Man-ean. 1992an agertu zen hondarreko aldiz zineman , Basic Instinct filmean.

2018ko urtarrilaren 19an hil zen, 93 urte zituela.[1]

Bizitza pertsonala

Alderdi Demokratako kidea zen, eta Adlai Stevensonen aldeko kanpaina egin zuen 1952ko presidentziarako hauteskundeetan.

1959ko ekainaren 28an, Jacques Bergerac lapurtar aktorearekin ezkondu zen, Hong Kongen, non The Last Voyage filmatzen ari baitzen. Bi alaba izan zituzten, Mimi (1960an jaioa) eta Diane (1962an jaioa), eta 1964ko abenduaren 8an dibortziatu ziren.

1969ko apirilaren 3an, Robert Tomarkin New Yorkeko enpresaburu eta brokerrarekin ezkondu zen, Las Vegasko Silver Bells kaperan. Geroago, ezkontza baliorik gabe gelditzea lortu zuen, Tomarkin haren diruagatik bakarrik ezkondu zela argudiatu baitzuen.

1971ko urriaren 2an, Charles Huston Bell Dallasko motel kate bateko exekutiboarekin ezkondu zen; hiru urteren buruan dibortziatu ziren.

1971 aldean, Kaliforniako hegoaldetik Dallasko aldirietara eraman zituen alabak, berak haurtzaroa igaro zuen tokira, hain zuzen ere.

Filmografia

Written on the Wind-en (1956)
Peyton Place-en (1965)
UrteaIzenburua[3]RolaOharrak
1943Gildersleeve on BroadwayModeloaKredituetan agertu gabe
1943The Falcon and the Co-edsDorothy Co-edDorothy Maloney kredituetan
1943Higher and HigherOhorezko damaKredituetan agertu gabe
1944Seven Days AshoreBetty – PianistaKredituetan agertu gabe
1944Show BusinessChorineKredituetan agertu gabe
1944Step LivelyTelefonistaKredituetan agertu gabe
1944Youth Runs WildKabinako neskaKredituetan agertu gabe
1944One Mysterious NightEileen DaleyKredituetan agertu gabe
1944Hollywood CanteenJunior HostessKredituetan agertu gabe
1945Too Young to KnowMary
1946Janie Gets MarriedSpud Lee sarjentua
1946Night and DayNancy
1946The Big SleepAcme Book Shop-eko jabea
1948To the VictorMiriam
1948Two Guys from TexasJoan Winston
1948One Sunday AfternoonAmy Lind
1949Flaxy MartinNora Carson
1949South of St. LouisDeborah Miller
1949Colorado TerritoryJulie Ann Winslow
1950The NevadanKaren Galt
1950ConvictedKay Knowland
1950The Killer That Stalked New YorkAlice Lorie
1950Mrs. O'Malley and Mr. MaloneLola Gillway
1951Saddle LegionDr. Ann F. Rollins
1951The BushwackersCathy Sharpe
1952Torpedo AlleyLt. Susan Peabody
1953Scared StiffRosie
1953Law & OrderJeannie
1953Jack SladeVirginia Maria Dale
1953OmnibusElizabeth"The Horn Blows at Midnight" atala
1953Four Star PlayhouseMarie Roberts"Moorings" atala
1954Young at HeartFran Tuttle
1954LoopholeRuthie Donovan
1954The Lone GunCharlotte Downing
1954PushoverAnn Stewart
1954Private Hell 36Francey Farnham
1954Security RiskDonna Weeks
1954Four Star PlayhouseElla"A Study in Panic" atala
1955Battle CryMrs. Elaine Yarborough
1955The Fast and the FuriousConnie Adair
1955Five Guns WestShalee
1955Tall Man RidingCorinna Ordway
1955Sincerely YoursLinda Curtis
1955Artists and ModelsAbigail 'Abby' Parker
1955At GunpointMartha Wright
1955Fireside TheaterMarion Carney"Mr. Onion" atala
1955Lux Video Theatre"The Hunted" atala
1955G.E. True TheaterEva Balto Kelly"The Clown" atala
1956Tension at Table RockLorna Miller
1956Pillars of the SkyCalla Gaxton
1956Written on the WindMarylee Hadley
1956The Loretta Young ShowMay Hadley"A Ticket for May" atala
1957QuantezChaney
1957Man of a Thousand FacesCleva Creighton Chaney
1957Tip on a Dead JockeyPhyllis Tredman
1957The Tarnished AngelsLaVerne Shumann
1958Too Much, Too SoonDiana Barrymore
1958Cimarron CityNora Arkins"A Respectable Girl" atala
1959WarlockLily Dollar
1960The Last VoyageLaurie Henderson
1960Alcoa TheatreAnn St. Martin atala
1961The Last SunsetBelle Breckenridge
1961Route 66Christina Summers"Fly Away Home" atala
1961CheckmateLorna Shay"The Heat of Passion" atala
1961The Dick Powell ShowElena Shay"Open Season" atala
1961G.E. True TheaterEllen Rogers"A Little White Lye" atala
1962Dr. KildareRena Ladovan"The Administrator" atala
1962The UntouchablesKitty Edmonds"The Floyd Gibbons Story" atala
1962G.E. True TheaterRuth Hammond"Somebody Please Help Me!" atala
1963Beach PartyMarianne
1964The Greatest Show on EarthJeannie Gilbert"Where the Wire Ends" atala
1964Fate Is the HunterLisa BondKredituetan agertu gabe
1964Arrest and TrialLois Janeway"Modus Operandi" atala
1964–1968Peyton PlaceConstance MacKenzie
Constance MacKenzie Carson
342 atal
1967InsightEdith Stein"The Edith Stein Story" atala
1969Carnal CircuitVanessa Brighton
1969The PigeonElaine HagenTelefilma
1972The Bold Ones: The New DoctorsRuth McLayne"Is This Operation Necessary?" atala
1973IronsideAgatha Mott"Confessions: From a Lady of the Night" atala
1975The Man Who Would Not DiePaula Stafford
1975AbductionMrs. Prescott
1976Ellery QueenCarol Franklin"The Adventure of the Electric Engineer" atala
1976Rich Man, Poor ManIrene Goodwin"Part VII: Chapters 10" atala
"Part VIII: Chapters 11 and 12" atala
1976The Streets of San FranciscoJulia Desmond"Child of Anger" atala
1977Golden RendezvousMrs. Skinner
1977Little Ladies of the NightMaggieTelefilma
1977The November PlanDawn ArcherTelefilma
1977Murder in Peyton PlaceConstance MacKenzieTelefilma
1978The Hardy Boys/Nancy Drew MysteriesMrs. Blain"The House on Possessed Hill" atala
1978High HopesMrs. Herzog
1978Vega$Mrs. Gardner"Love, Laugh, and Die" atala
1978Flying HighJane"A Hairy Yak Plays Musical Chairs Eagerly" atala
1978Katie: Portrait of a CentrefoldMyrtle CutlerTelefilma
1979The Day Time EndedAna Williams
1979Good Luck, Miss WyckoffMildred
1979Winter KillsEmma Kegan
1979The Greatest Heroes of the BibleNagar"Sodom and Gomorrah" atala
1980The Littlest HoboElena"Guardian Angle" atala
1980CondominiumMolly DenniverTelefilma
1982Off Your RockerShelley Delaine
1983The BeingMarge Smith
1984He's Not Your SonDr. SullivanTelefilma
1985Peyton Place: The Next GenerationConstance Carson
1987Descanse en Piezas/Rest in Pieces
1992Basic InstinctHazel Dobkins

Sariak

UrteaKategoriaFilmaEmaitza
1957Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar SariaWritten on the WindIrabazlea

Erreferentziak

Kanpo estekak