Aixeko Deikundearen triptikoa
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Beste proiektuetan
Aixeko Deikundearen triptikoa | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Barthélemy d'Eyck |
Sorrera-urtea | 1440(e)ko hamarkada |
Izenburua | Annunciation altarpiece with Isaiah and Jeremiah, De profeet Jesaja (links), de annunciatie (midden), de profeet Jeremia (rechts) eta The prophet Isajah (left), the annunciation (centre), the prophet Jeremiah (right) |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura |
Dimentsioak | 152 () × 155 () × 176 () cm |
Genero artistikoa | arte sakroa |
Deskribapena | |
Iconclass | 73A523 |
Kokapena | |
Lekua | Musée du Vieil-Aix (en) Boijmans Van Beuningen Museoa Boijmans Van Beuningen Museoa Boijmans Van Beuningen Museoa Belgikako Arte Ederretako Errege Museoak Cathedral of the Holy Saviour (en) |
Bilduma | Belgikako Arte Ederretako Errege Museoak, Boijmans Van Beuningen Museoa, Boijmans Van Beuningen Museoa, Rijksmuseum, Belgikako Arte Ederretako Errege Museoak eta Cathedral of the Holy Saviour (en) |
Argumentu nagusia | Deikundea |
Aixeko Deikundearen triptikoa olioz margotutako erretaula da, 1443-1445 aldean Aix-en-Provenceko katedralerako egindakoa. Zalantza handiak badira ere, egilea Barthélemy d'Eyck izan zela dirudi. Flandriar tradizioak Proventzako pinturan izan zuen eragina argien erakusten duen obra da. Gaur egun desmuntaturik dago, eta sei oholak Aixeko Madalena elizan eta hiru museotan daude: Rotterdamgo Boijmans Van Beuningen museoan, Bruselako Musée royal d'art ancien-en eta Amsterdamgo Rijksmuseumen.
Adituen gehienen arabera, Aixeko Deikundearen triptikoa-ren egilea Barthélemy d'Eyck izan zen, Renato Anjoukoaren zerbitzura lan egin zuen flandriar margolaria[1]. Alabaina, duela gutxi dudatan jarri da berak egin ote zituen triptikoaren alboetako bi taulak, liburuetako izadi hil ederren azpian Jeremias eta Isaias profeten irudiak agertzen dituztenak, erdiko taulako Deikundea baino zaharragoak baitirudite.
Triptiko honek, erdiko oholak bereziki, zalantzarik gabe ageri du Jan van Eycken margolaritzaren ezagutza, eta are argiago Robert Campinena. Deikundearen eszena eliza gotiko baten barruan gertatzen da. Eliza horren perspektiba iparraldeko tradizioan tettatzen da erabat: arkitektura osagaiak oso oparoak dira xehetasunetan, eta orobat gertatzen da erdiko atrilari eta bi pertsonaiei dagokienez. Bestalde, flandriar tradiziokoa da bete-betean lehen planoan dagoen loreontzia.
Obra honen berezitasun nabarmenena ordea, eszena nagusiaren ikusmoldean dago. Batetik, bi protagonistek simetria bilatzen dute, eta simetria hori ihes puntuaren eskuinalderako desbideratzeari kontrajartzen zaio; bestetik, ikonografia ere guztiz berezia da: bizitzaren iturriaren ikur moduan dago atrila kokatua, deabruzko animaliak daude, hala nola saguzarrak eta tximinoa, aingeruak berak saguzar hegoak ditu, etab.
Autoritate kontrola |
|
---|