Edukira joan

Alberto Irazu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alberto Irazu
Bizitza
JaiotzaAndoain, 1970 (53/54 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria

Alberto Irazu Ibañez (Andoain, Gipuzkoa, 1970) Donostian bizi den euskal kazetaria da.

Ibilbideaaldatu iturburu kodea

80. hamarkadan, Andoaingo Gaztetxe zaharrean ematen zen musika mugimenduan barneratuta, Albertok, zenbait musika taldeetan hartu zuen parte. Karkaxa hardcore taldearen partaide bezala (Elkar, 1990) Txerokee bilduma diskan abesti bat grabatu zuen eta maketa bat 1993an.[1]

Ondoren, Naun taldea sortu zen, besteak beste, Karkaxa eta Eskoria-tza taldeetako partaidez osatua eta Abiadura Haundiko Trenaren aurkako musika (1996) diskan parte hartu eta gero beraien diskoa plazaratu zuten, Eta legeaz landako gure mintzairan solastuko (Zaunka records, 1998). Diskoaren izenburua Joseba Sarrionandiaren poema batean oinarritua zegoen eta hamar abestietatik hiruen letrak Sarrionandiaren poemen birmoldaketak ziren. Taldea desegitean taldekide batzuk Captain Nemon parte hartu zuten. [2]

Captain Nemok bi diskoa argitaratu zituen Irazu gitarra jotzaile zuela, Korrontearen kontra, urpekari bat (Metak, 2004) eta 1280 Euskal hiria (Gor, 2007).[3]

Musikaz gain, Gizarte eta Komunikazio Zientzietan lizentziatua, kazetaritza lanetan aritu da hainbat komunikabidetan, hala nola, Argia, Irutxulo, Gaztezulo, Euskaldunon Egunkaria, Berria, Euskadi Irratia eta abar.[1]

Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako ekimenaren bultzatzaileetako bat izan zen, Irazuren euskararekiko konpromisoaren adierazgarri.[4]

Andoaingo gaztetxeko esperientzi haietatik abiatuz, 2017an liburu bat plazaratu zuen Irazuk Rocka puntua! (Pamiela, 2017) bertsoa eta rockaren arteko harremanari buruzko hausnarketa bat.[5]


Lanakaldatu iturburu kodea

Erreferentziakaldatu iturburu kodea

🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna