Erdi Aroko monumentu eta eraikuntza ugari dago. Ekonomian burdinbide eraikuntzak eta jostun lanek garrantzi handia dute. Besteak beste, Giorgio Vasari, Petrarca, Guido eta Aretinoren sorterria da[2].
K.a. IX. menderakoetruriar kokalekua zen, eta geroago erromatar kolonia arrakastatsua bilakatu zen (Arretium). Erromatarren garaian gotorlekua eta metala zein zeramika ekoizteko gune garrantzitsua izan zen, eta soldadu talde iraunkorra zeukan.
Bigarren Mundu Gerrak hondamen handia eragin zuen Arezzon. 855 biztanle hil ziren, bonbardaketek eraikinen %50 suntsitu zuten eta 10.000 lagun inguru etxerik gabe gelditu ziren[3].
Hauek dira Arezzoko auzoak:Agazzi, Antria, Bagnoro, Battifolle, Ceciliano, Chiani, Chiassa Superiore, Cincelli, Frassineto, Gaville, Giovi, Gragnone, Il Matto, Indicatore, La Pace, Le Poggiola, Meliciano, Molinelli, Molin Nuovo, Monte Sopra Rondine, Montione, Mugliano, Olmo, Ottavo, Palazzo del Pero, Patrignone, Pomaio, Ponte a Chiani, Ponte alla Chiassa, Pieve a Quarto, Ponte Buriano, Poti, Pratantico, Puglia, Policiano, Quarata, Rigutino, Ripa di Olmo, Rondine, Ruscello, San Firenze, San Giuliano, San Leo, San Polo, Santa Firmina, Santa Maria alla Rassinata, Sant'Andrea a Pigli, San Zeno, Sargiano, Staggiano, Stoppe d'Arca, Tregozzano, Venere, Vitiano.
Arezzoko leku interesgarrienetako batzuk Santa Maria della Pieve eliza erromanikoa, San Donato katedral gotikoa, San Frantzisko Basilika (barnean Piero della FrancescarenGurutzearen Kondaira margolana duena), Vasarik eraberritutako Plaza nagusia (Piazza Grande) eta Erdi Aroko beste monumentu batzuk dira.
Hirian zehar toki ezagunak aipatzen dituen zirkuito bat antolatua dago errotuloekin, non La vita è bella filmaren eszenen kokapenak aipatzen diren, Arezzon filmatu baitzen.