Cristina López Barrio
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Beste proiektuetan
Cristina López Barrio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1970eko maiatzaren 12a (53 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea Comillasko Pontifize Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, abokatua eta legelaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Cristina Lopez Barrio (Madril, 1970eko maiatzaren 12a) idazle eta abokatu espainiarra da .
Zuzenbidea ikasi zuen Madrilgo Complutense Unibertsitatean, eta jabetza intelektualean espezializatu zen Comillasko Pontifice-Unibertsitatean, 2006 eta 2007an. 2000. urtean Clara Obligadoren sormenezko idazketa ikastaro bat egin zuen.[1][2] 2009an gazte eleberriko Villa Pozuelo de Alarcón saria irabazi eta La casa de los amores imposibles (2010) eleberria argitaratu ondoren, abokatutza utzi eta idazteari ekin zion erabat.[3]
2010ean, Llegir en cas d 'incendi literatur blog ezagunak idazle berrientzat ematen duen saria jaso zuen La casa de los amores imposibles liburuagatik. Eleberri hau hamabost hizkuntzatara itzuli da eta hogeita bi herrialdetan argitaratu da, besteak beste, Estatu Batuetan, Italian, Alemanian, Brasilen, Argentinan, Suedian, Israelen edo Mexikon. 2017an Planeta sariaren finalista izan zen Niebla en Tánger lanarekin. Liburu honetan hiri kosmopolita eta magiko batean gertatzen den maitasun eta misteriozko istorio eder bat kontatzen du.[3]