Giannis Antetokounmpo (grezieraz: Γιάννης Αντετοκούνμπο, Atenas, 1994ko abenduaren 6a) NBAkoMilwaukee Bucks taldeko nigeriar jatorriko saskibaloi jokalari greziarra da. 2.11 metroko altuera du, hegaleko posizioan jokatzen du, baina bere ezaugarriengatik antolatzaile eta pibot gisa joka dezake. Thanasis (1992an jaio zen) anaia zaharrena ere saskibaloi jokalari profesionala da.
Giannis Atenas-en 1994ko abenduaren 6an jaio zen eta orain 22 urte ditu. Saskibaloiko jokalari ospetsu bat da. Giannisen gurasoak etorkinak dira, Nigeriakoak, eta Grezian bizi dira. Txikitatik lan egin du bere anaiarekin, Thanasis deiturikoa. Kaletan lan egiten zuen saltzaile bezala.
17 urteekin saskibaloian jokatzen hasi zen Filathlitikos B.C. taldean. Geroxeago, CAI Zaragoza taldean sartu zen (talde hau ACB ligan sartuta dago) baina azkenean NBAko Draft-ean sartzea aukeratu zuen. Horrela NBAra ailegatu zen eta Milwaukee Bucks taldearekin sinatu zuen 2013. urtean. 2018an, raindik jokatzen du talde honetan eta 27.8 puntu, 8.7 errebote eta 5.4 asistentzia egiten ditu batez beste partidako.