Ignacio Iriarte
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Beste proiektuetan
Ignacio Iriarte | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Azkoitia, 1621 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Sevilla, 1670eko irailaren 27a (48/49 urte) |
Hobiratze lekua | Iglesia Parroquial del Sagrario (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Francisco Herrera Zaharra |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Sevilla |
Lan nabarmenak | |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza |
Ignacio Iriarte Zabala (Azkoitia, 1621 – Sevilla, 1685) gipuzkoar margolari barrokoa izan zen.
22 urte zituela Sevillan jarri zen bizitzen, eta paisaiak margotzen nabarmendu zen berehala. Francisco Herrera Zaharraren ikaslea eta Bartolomé Esteban Murillo margolari handiaren laguna izan zen. Iriarteren obrak euskal pinturaren harribitxitzat hartuak dira mundu guztian zehar. Bere margolanik gehienak partikularren eskuetan eta Prado, Louvre eta San Petersburgoko museoetan daude ikusgai.
Margolan ezagunenak San Ignazio; San Frantzisko Paduakoa; Abrahamen sakrifizioa (San Telmo museoa, Donostia); Herri menditsu eta basotsua, aintzira baten ondoan (Prado, Madril); Paisaia: dorre bat harkaitz baten gainean eta aintzira bat (Prado, Madril); Paisaia: moztutako zuhaitz enborra erreka baten ondoan (Prado, Madril) eta Paisaia: hondakinak muino batean, ibai baten ertzean (Prado, Madril) dira[1].
Autoritate kontrola |
|
---|