Jimmy Arrabit
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Jimmy Arrabit | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donaixti-Ibarre, 1954 (69/70 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | bateria-jotzailea |
Kidetza | Itoiz |
Genero artistikoa | jazza rock |
Musika instrumentua | bateria |
Erramun "Jimmy" Arrabit (Donaixti, Nafarroa Beherea, 1954) donaixtiar bateria-jotzailea da.
Hamabi urte zituela hasi zen bateria jotzen. Bere aita akordeoi jotzailea zen eta ezkontza bat animatzeko bateria jolea behar zuela eta, Jimmyri eskatu zion horretan laguntzeko. Ordutik ez dio utzi bateria jotzeari.
Egiazko izena Erramun da. Jimmy ezizena Guk taldeko Beñat Davantek jarri zion, izan ere, Jimmy Hendrixen entzule porrokatua baitzen.[1]
Entzute handia izan dute hainbat euskal taldeekin eta musikariekin jo du, hala nola, Itoiz, Minxoriak, King Mafrundi, Anje Duhalde, Niko Etxart eta berak sortutako Jimmy Arrabit Trio.
Lehen taldeetakoa Tinka izan zuen, Niko Etxartekin batera 1972an sortua.[2]
1981. urtean Itoitz taldean sartu zen. Taldearekin sortutako lehen diskoa Musikaz blai izan zen eta Egun motela kantuaren lehen ideia Arrabitena izan zen.[1]
Artikulu hau Nafarroa Behereko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Autoritate kontrola |
|
---|