RCA Brunswick Specialty Mercury Records (en) Vee-Jay Records Reprise Records Apple Records (en) Manticore
Little Richard (Richard Penniman jaioa; Macon, Georgia, 1932koabenduaren 5a - Nashville, 2020komaiatzaren 9a) Estatu Batuetakorock kantaria, gitarrista eta pianista zen. Chuck Berryrekin batera, rock and rollaren aitzindaria izan zen. 1951. urtean hasi zen diskoak grabatzen, baina 1956. urtera arte ez zuen arrakastarik lortu. Tutti frutti, Good Golly miss Molly, eta Lucille izan ziren garai hartako abesti famatuak. 1957. urtean musika utzi zuen apaiz protestante bihurtzeko. 1964tik 1975era bitarteko urteetan, musikari heldu zion berriz ere, arrakastarik gabe oraingoan. Richardek sortu zuen rock-mota bizia zen, gospelean eta boogie-woogiean oinarrituta.